| Vostok lakua, iraganera begira |
| Eņaut Izagirre | ||
| 2012-02-08 09:10 | ||
|
Hiru hamarkada luzetan Antartidan aurkitzen den Vostok lakuan zulatze-lanak burutzen jardun ostean, zientzialari errusiarrek duela gutxi lortu dute lakuaren ur-mailaren oinarrira iristea. Laku hau, izotz-kapelatik 3.800 metro beherago aurkitzen da, eta adituek diotenaren arabera, ziur aski Lurreko ur-masa zahar eta puruena (garbiena) izango da.
Vostok lakuko zulatze-lanak berreraikitzen dituen grafikoa (NATURE).
Zulatze lanak 1970eko hamarkadan hasi ziren, baina 1996ra arte ez zen lakuaren berri izan. Bi urte beranduago, lakura iristeko 130 metroren faltan, lanak gelditu egin ziren, teknologia eta tresna egokiak behar baitzituzten lakua kutsatu ez zedin. Hori dela eta, zientzialari errusiarrek teknika berri bat landu eta 2003an Antartikako Tratatuko herrialde sinatzaileek proposamena onartu zuten. Hala, duela egun gutxi azken metroak zulatu eta lakuaren ur-mailara heltzea lortu dute, duela 20 milioi urtetatik itxita egon den eremua esploratuz.
VOSTOK LAKUAREN SEKRETUAK
300 kilometro inguruko luzeera, 50 kilometrotako zabalera eta ia mila metro sakonerarekin (zonalde batzuetan), Vostok lakua likido egoeran dagoen ur-masa geza da, Antartikako kontinentearen erdialdean aurkitzen dena.
Lakuaren profila eta beraren barnean eman daitezkeen prozesuak
(ikertzeke daudenak). ![]()
Vostok-eko izotz testigu linealak erakusten dituen iraganeko ziklo klimatiko
ezberdinen grafikoa. Ikus daitekeenez, karbono dioxido kopurua zein
tenperaturaren aldaketak bat datoz.
|
||