Algorta-Plentzia (uzt-2, zapatua)
Morkaiko M.E.   
2011-06-27 13:51
Image
Kaixo Lagunak, uztailaren 2an antolatuko dugun irteerara gonbidatzen zaituztegu.
 
Klik haundi ikusteko
Algortako Aixerrotatik irten, eta Bizkaiko kosta zoragarria ezagutzeko aukerarekin, Plentziara iritsiko gara, ibilbide lau eta erraza egin eta gero. Bidegorri bat jarraituz Sopelako hondartzara ailegatuko gara. Handik, Barrikako hondartza inguratu eta Plentziaraino iritsiko gara. Han, nahi duenak hondartzaz gozatzeko aukera izango du, eta oraindik indarrik geratzen zaionak, Billano lurmuturra igotzeko aukera izango du. Animatu zaitezte, heldu zein umeentzat gomendagarria da-eta.
  • Irteera: 8:00etan Plaza Handitik
  • Prezioa: Bazkideak 7 euro (bazkide ez direnek 10 euro). 26 urtetik beherakoek 5 euro.
  • Antolatzaileak: Maider Lete eta Amagoia Zubizarreta.



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen