Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Aisia arrow Inoiz baino partaidetza handiagoarekin abiatu dira Atxutxiamaikaren Udalekuak

Publizitatea

Advertisement
Inoiz baino partaidetza handiagoarekin abiatu dira Atxutxiamaikaren Udalekuak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-06-28 09:44
Klik haundi ikusteko
204 ume ari dira parte hartzen Udaleku irekietan. Arg: A. Salegi.
Astelehenetik martxan dauden Atxutxiamaika aisialdi taldeak antolatzen dituen Udalekuak. Inoiz baino gehiago izan dira aurtengo udaleku irekietan izena eman dutenak, 204 ume hain zuzen ere. Udaleku itxietan ere plaza guztiak bete dira, 88 lagunek eman dute-eta izena, uztailaren 9tik aurrera, Etxarri-Aranazen eta Irañetan egingo dituzten egonaldietan parte hartzeko. Berrikuntzei dagokionez, Atxutxiamaikaren abestia eta bideoklipa grabatuko dituzte eta umeentzako Txiki Eguna antolatu dute. (argazkiak dauzka)
  Ekainaren 25ean hasi ziren Atxutxiamaikaren udaleku irekiak eta uztailaren 27ra bitartean udako egunei ahalik eta zuku gehien ateratzen ahaleginduko dira 204 ume eta 37 hezitzaile. Herri Eskolako jolaslekua erabiltzen dute egunero –astebarruan- topagune, baina handik herriko eta inguruko hainbat txokotara egiten dituzte irteerak: Zumaia, Deba, Ondarroa, Idotorbe edo Gamarrako igerilekuetara, besteak beste. Irteerez gain, haurrek prestatutako zirko ikuskizun bat, herri kirolak, danborrada eta beste hainbat gauza egingo dituztela azaldu du Mikel Etxanizek.

Atxutxiamaikaren abestia eta umeentzako Txiki Eguna
 Aurtengo berrikuntzetako bat Atxutxiamaikaren kantua eta honen bideoklipa grabatzea izango direla aurreratu du Aisialdi Saileko arduradunak. “Atxutxiamaikako haur, guraso, hezitzaile, hezitzaile ohi eta nahi duten lagun guztiekin grabatu nahi dugu sortu berri dugun abestiaren bideoklipa”. Umeentzako “Txiki Eguna” izango da beste berrikuntza nagusia. “Ume guztiak zuriz jantzita eta zapi gorria lepoan dutela irtengo gara kalejiran Mauxitxa txarangako zenbait musikariren laguntzaz”.
 Udaleku itxiei dagokionez, astebeteko bi udaleku antolatu dituzte: Uztailaren 9tik 15era Etxarri Aranazera lehena; eta, uztailaren 23tik 29ra, bigarrena, Irañetara. Lehenengoan berrogeitamah haurrek eta bost hezitzailek hartuko dute parte eta 34 haur eta lau hezitzailek bigarrengoan.
•Argazkiak:
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

Klik haundi ikusteko
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Mintza Eguna

San Bartolomeak 2012

Nafarroa arragoa!

Azken komentarioak


MENDE ERDITIK ESKERRONEZ.
Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era...
(irigoiena)

Zorionak
Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo!
(Ainhoa Lendinez)

Zorionak
Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar...
(Arkaitz)

Hau da marka !
Zorixonak, gertatu eta ordu erdira notizi osoa bid...
(berrigorri)

LOTSAGABEAK
Hori bai, 6000 euroko hileroko soldata kobratuz. G...
(jon larraņaga)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 13 bisitari