| Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea' |
|
|
|
| Motxailaren gurdia | ||
| 2009-09-21 10:35 | ||
![]() Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea' (itzulpen bat)Eta non, non da nire emazte motxailea gaur gauean? Non, non da nire emazte motxailea gaur gauean? Txutxumutxu basa guztiak entzun ditut, ezin dira egia izan. Baina zeinen burua da gari-jotzeko oholtzan berarekin dantzatzeko darabilen hau? Zeinen iluntasuna sakontzen du apurtxo bat gehiago bere besoetan? Eta non, non da nire emazte motxailea gaur gauen? Non, non da nire emazte motxailea gaur gauean? Ahh, zilarrezko labanak diz-diz ari dira kafe zahar nekatu hartan Mamu bat mahaira igotzen ari da ezkontz-kamisoian Berak dio, “Nire gorputza da argia”, berak dio “Nire gorputza da bidea” Neure besoa hura guztiaren kontra altxatu eta ezkongaiaren lore-sorta oratu dut Orduan non, non da nire emazte motxailea gaur gauen? Non, non da nire emazte motxailea gaur gauean? Goizegi da ostadarrarentzat, goizegi usoarentzat Hauek dira zure azken egunak, hau da iluntasuna, hau da uholdea Eta ez dago gizonik, ez dago emakumerik, ezin dira ukitu Baina zu, haien artera etorri zaren hori, segur aski epaitua izango zara •BIDEOA:
|
||
| Hurrengoa > |
|---|




























