| Body pump ikastaroak eskainiko ditu Kirol Patronatuak otsailetik aurrera |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2009-01-26 14:29 | ||
|
Kirol jardueren eskaintza zabaldu du Udal Kirol Patronatuak. Otsailetik
aurrera body pump izeneko jarduera berria eskainiko dute eta spinning
egiteko talde berriak ere sortuko dituzte.
Body pump egiteko talde berrien ordutegia: martitzenetan eta eguenetan 18:00etan; eta martitzenetan 15:00etan. Spinning-eko talde berrien ordutegia: astelehenetan eta eguaztenetan 15:00etan eta barixakuetan 18:00etan. Bi ikastaro hauek konbinatzeko aukera emango du Udal Kirol Patronatuak. Alegia, nahi dutenek spinning saio bat body pump-eko beste saio batekin konbinatzeko aukera izango dute. Bai body pump-eko bi saioek eta baita bi ikastaroen konbinazioak ere, 28 euroko prezioa izango dute.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























