| Laugarren txapela Angel Ibarluzearentzat Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Txapelketan |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-06-04 14:38 | ||
|
Elgetako bolatokian jokatutako azken jardunaldiarekin amaitu zen
Gipuzkoako 39. Hiru Txirlo Bolo Txapelketa eta Angel Ibarluzea
sanmigeldarrak txapelketa honetan lortzen duen laugarren txapela (1995,
2002, 2004 eta 2008) lortu zuen. Euskadiko txapelketa ere birritan
(2005 eta 2007) irabazi du eta txapeldunorde ere beste hainbatetan izan
da.
Emakumeen kategorian txapeldunorde izatea lortu du Aitziber
Olaizolak. Infantil eta jubenil mailetan ere Ibarluzeatarrak nagusi, Jon eta Julen anaiak, hurrenez hurren.
GIPUZKOAKO XXXIX. HIRU- TXIRLO BOLO TXAPELKETA 2008 • Hiru Txirlo bolo txapelketan txapelak irabazi dituzten elgoibartarrak
* San Migelek talde moduan 11 alditan irabazi du Gipuzkoakoa eta 8 aldiz Euskadikoa.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























