Arima Beltzaren kontzertua zuzenean elgoibarren.net-en
elgoibarren.net
2006-11-16 11:06
“Mundurako ateak” izeneko diskoa aurkeztuko du Arima Beltza blues-rock talde elgoibartarrak gaur iluntzean Herriko Antzokian (22:15). Bertara joan ezin duzuenontzat elgoibarren.net-ek zuzenean (on-line) eskainiko du kontzertua. (Bideoa barruan).
Arima Beltzaren kontzertua zuzenean eskaintzeko zer egin dugun jakin nahi baduzue, Sustatu webgunean jarri ditugu xehetasun tekniko eta logistiko guztiak. Bestalde, gaur grabatutako bideoak datorren astelehenetik aurrera elgoibarren.net-en ikusteko aukera ere izango da.
Rock musika eta kanta intimistagoak uztartuta Udaleko Euskara Sailak antolatu du emanaldi hau, Euskal Kantagintza egitarauaren baitan. Arima Beltzak, aurreko lanean egin zuen bezala, rock musikarako joera erakutsi du oraingoan ere. Eta bluesa albo batera laga gabe, musika indartsuak osatzen du Mundurako Ateak cd berria. Horren lekuko da lan berriaren hasiera rockeroa. Hala ere, kanta intimistagoak eta lasaiagoak entzuteko aukera ere izango da, kontzertua eskainiko duten lekuaren berezitasunak ere halaxe eskatzen baitu.
Bideoa
Kontzerturako motorrak berotzen joateko, Arima Beltza taldeak iaz Kultur Etxeko sotoan eskaini zuen kontzertuko bideo labur bat daukazue hemen. Taldekideen aurkezpena egiten du bertan Jon Gurrutxagak.
Bideo gehiago ikusteko irrikaz geratu bazarete Arima Beltzaren webgune ofizialean kalitate hobeagoko bideoklipak aurkituko dituzue: http://www.arimabeltza.com/index.html
Sarrerak salgai Kontzerturako sarrerak aurrez erosteko aukera dago oraindik. Euskara Sailak Kultur Etxean duen bulegoa joz eskura daitezke. (07:30-15:00) edo Gazte Informazio Gunean: (17:00-20:00). * Prezioa: 5 euro.
Notizi honen berri emateko
Komentarioak
Oso ona! Lur 2006-11-17 10:12:41Oso ona ideia! Nik Herriko Antzokira juteko asmua daukat, baina ideia benetan politta iruditzen jata. ZORIONAK elgoibarren.net osatzen dozuenoi eta segi bide berri honi ahal dozuen etekin onena etaratzen.
Ni ezin naiz jun! Miren 2006-11-17 10:20:34Ni ezin naiz Herriko Antzokira jun eta zuzenian internet bidez ikusteko gaizki. Ipiniko al dozue gero online? mesedez, ipiniiii!
Kategorixan...! Abel 2006-11-17 23:17:22Hau sorpresia! Kontzertua zuzenian... Paradojikoki, gaur elgoibarren.net da Arima Beltza-ri "mundurako atia" zabaltzen diona. Zorionak. Penia hartzen dot Arima beltza taldia desegittera dixelako. Hasiera-hasieratik jarraittuko dot talde horren arrastua. Gaur weblog honetatik jarraittuko dot etxetik, baiņa despedida modura nahixago dot taberna baten entzutia kontzertua, tente, dezibeliuak, zerbezia eta izerdi-usaiņa tartian dirala...
Oraindik ez da berando iosu 2006-11-20 09:41:29Oraindik ere eukiko ditxugu aukerak arima beltza zerbeza artian ikusi ta entzuteko. Gutxi, baina eongo dia...
Esan noiz eta nun, eh!? Iturri 2006-11-20 10:01:21Oso ondo, Josu, badirudi zuk badakizula zerbaitx! Poztuko naiz Arima Beltzaren azken kontzertua(k)ez bada barixakokua bezain "formala". Ondo egon zan, baiņa burua eta eskuak baiņo ezin genittuan mobittu. Ah, eta ez ahaztu propaganda egittearekin,eh! Ez al da Santa Klarako babes ofizialeko etxeekin gertatu dena pasauko!
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen
BERRI ONA? Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba... (MarkinaXemein) Komentarioak Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue... (Paipi Mamua) BERRI ONA Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ... (Paipi Mamua) VENECIA Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et... (Paipi Mamua) Helbidea oker Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz (elgoibartarra)