| Tenis Txapelketako finalak eta Tenis Jaialdia asteburuan |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-05-30 09:49 | ||
|
Basarte elkarteak eta 40/15 Tenis Elkarteek elkarlanean antolatutako
tenis txapelketaren finalak jokatuko dira zapatu honetan IMHko tenis
pistan. Horrez gain, Kiroldegiak Divertenis Tenis Jaialdia hartuko du
bihar (maiatzak 31).
Benjamin, alebin eta infantil kategorietako ehundik gora umek parte hartu dute azken egunotan Basarte elkarteak eta 40/15 Tenis Elkarteak antolatu duten Tenis txapelketan. Finalak, bihar, maiatzak 31, jokatuko dira IMHko tenis pistan (euria egingo balu Kiroldegian domeka arratsaldean)
Finalak:
• Tenis jaialdia Elgoibarko Kirol Patronatuak antolatuta, Tenis jaialdia izango da Olaizaga kiroldegian 10:30etatik aurrera. Sei urtetik gorako umeek parte hartu ahal izango dute, eta sarrera doan izango da. Kataluniako enpresa batek (Divertenis) eskainiko ditu, urtero bezala, hainbat jolas, hala nola: abiadura radarra, pilotak jaurtitzeko makina, Agassi puzgarria, minitenisa, jolasak eta sariak.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































