| Lantegiko Eguneratze Plana aurkeztu du IMHk |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-05-29 09:13 | ||
|
IMHk makinaria egokitu du indarra hartzen ari diren sektore berrietako
mekanizazio prozesuei erantzuteko. Plana 2006an abiatu zen eta 3,3
milioi eurotako inbertsioa izan du.
Maiatzaren 28an, eguaztenean, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak Fabrikazio eta Muntaiko Eguneratze Plana aurkeztu zuen, enpresa eta ikastetxeetara zuzendutako ekitaldian. Bertan parte hartu zuten, Iñaki Mujika Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordeak, Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak eta Xabier Ortueta, AFMko zuzendariak (Espainikako Makina Erremintaren Ekoizleen Elkartea). IMHk ildo estrategikotzat dauka Fabrikazio Mekanikoan ikastetxe erreferente izatea Europa mailan, eta ekipamendu berriei esker, prestakuntza eta zerbitzuak eskainiko ditu ondorengo sektoreetan: Erraminta makina, automobil-laguntzaileak, aeronautika-aeroespaziala, eolikoa, moldegintza, medikuntza (protesiak).
Lantegi berriak ondorengo helburuak lortzea ahalbideratuko du: (IMHko Lantegiak 1.725 m² ditu)
∞ Informazio osoagoa: IMHren webgunean
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
































