| Pilotari elgoibartarrek garesti daukate finalerdietarako sailkapena |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2008-05-28 11:45 | ||
|
Hernanik 1-2 irabazi zion Elgoibarri Gipuzkoako Herriarteko Pilota
Txapelketako final laurdenetako joaneko partidetan. Etxean jokatzeari
etekinik atera ez, eta barixaku honetan (maiatzak 30) Hernanin jokatuko
diren itzulerako partidetan dena eman beharko dute pilotari
elgoibartarrek, kanporaketari buelta eman, eta finalerdietarako
sailkatzea nahi badute.
• Nagusiek izan dezakete sailkapenerako giltza Ikastolako frontoian ikusitakoaren arabera, senior mailako bikoteen arteko partidan egon daiteke kanporaketa, baten edo besteren alde, erabakiko duen giltza. Izan ere, kadeteetan aise irabazi zuten hernaniarrek (3-22), eta aldiz, jubeniletako partidak ez zuen kolorerik eduki (22 eta 5 elgoibartarren alde). Hortaz, senior mailako partidua erabakigarria izan daiteke. Lan zaila daukate, baina ez dago ezinezkorik. Aurreko kanporaketan (Andoainen aurka), esaterako, azken tantoan egin zuten aurrera elgoibartarrek.
Elgoibar 1 / Hernani 2 (Maiatzak 23, 22:00, Elgoibar)
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























