Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Mikel Ibaņez presoa hilzorian dago
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Ez gatozela tximinotik?!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Mikel Ibaņez presoa hilzorian dago PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2008-05-28 10:56
Klik haundi ikusteko
 
Elgoibarko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, "egoera larrian, hilzorian" dago Mikel Ibañez Oteiza preso elgoibartarra Madrilgo Gregorio Marañon erietxean. Mikel Ibañezek espetxean bizi duen egoera salatu eta elkartasuna adierazteko manifestazioa deitu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
  • Maiatzaren 30ean, barixakuan, aterako da manifestazioa Plaza Handitik arratsaldeko 20:00etan.

Minbiziak jota
Klik haundi ikusteko
Manifestaziorako deialdia egin zuten Elgoibarko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek.
Elgoibarko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko iturriek jakinarazi dutenaren arabera, Mikel Ibañezi ebakuntza egin zioten orain dela egun batzuk ospitalean eta Soto del Real presondegira bidali. “Orain, berriro ere, eta argibiderik eskasak emanaz, ospitalera bueltatu izanak bere egoeraren larritasuna baieztatu besterik ez du egiten. Izan ere aste luzetan eduki dute zeldatik irteteko ere gai ez zela. Egunean 22 pilula hartuaz, diabetes larria, artrosia, anemia eta bizkarreko min ikaragarriak jasan ditu” argitu dute. Hori gutxi ez balitz, “azken berriek minbizia duela jakinarazten digute eta jadanik ebakuntza egin eta barrabil bat kendu diote. Gainera, metastasia zabaltzen ari da, 30 kilo besterik ez ditu eta etsita dago. Orain minbizi horrek izan dezakeen bilakaera da familiaren kezka nagusia, Elgoibarko Amnistiaren Aldeko Mugimendua osatzen dugunona bezala” gaineratzen dute.

Diotenez, Mikel Ibañez muturreko egoera honetara iritsi izanaren erruduna “espetxe politika da; espainiar eta frantziar estatuen politika hiltzailea. Izan ere, Uruguaien atxilotu eta Pariseko aireportuan jaitsi eta kartzelan sartu bezain pronto hasi zen Mikelen osasun asistentzia falta. Orduantxe hasi ziren Mikel erahiltzen. Garbi dago euren asmoa. Horra hor bi estatu zapaltzaileen espetxe politikaren helburu nagusia: presoa txikitzea, birrintzea; psikologikoki, sakabanaketaren bitartez, jipoi beldurgarrien bitartez eta baita osasun arloan ere”.

Klik haundi ikusteko
Kaleko kartela.
Mikel Ibañezeken horrelakorik ez gertatzea “gure esku, elgoibartarron esku” dago Elgoibarko AAMren ustez, “Eta zer hobeagorik mobilizatzea baino, etsaiari gure herritarrekin gaudela erakustea baino. Horretarako, deialdi zabala egiten diegu elgoibartarrei bariku honetako manifestaziora agertu daitezen. Mikeli eta bere senideei elkartasuna adieraztera, espainiar estatuari errepresioaren bideari aurre egiteko prest edukiko gaituela esatera… eta errepresioaren adibide garbiena Amnistiaren Aldeko Mugimendua jasaten ari den epaiketa da. Horri ere aurre egiteko balio behar du barikuko manifestazioak”.


  Lotura duten albisteak
:
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Elgoibar
Badirudi azken egunotan gure herrixan izena mundu ...
(beltxa)

zorionak Aitor
asko poztennaiz,segi holaxe, jator jator irriparre politorrekin.
(eskarne)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 11 bisitari