Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Burua argi eta sasoi onean bete ditu 100 urte Margarita Olaņetak
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Anbolokeriak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Gure amaren etxea


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Agur eta ohore


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Barren astekaria

Gida komertziala

Burua argi eta sasoi onean bete ditu 100 urte Margarita Olaņetak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-05-27 09:33
Klik haundi ikusteko
 
Bere bost seme, 11 biloba, 10 birloba eta gainontzeko senitartekoez inguratuta ospatu zuen Margarita Olañeta Areitioaurtenak bere 100. urtebetetzea joan zen zapatuan, maiatzaren 24an.
Burua argi eta sasoi onean ailegatu da Margarita 100 urte egitera eta ez dauka erreparorik bere sekretuak zein diren argitzeko. 
 


Ermuan jaio eta Elgoibarrera ume zain
Klik haundi ikusteko
Madalako elizan, mezetatik ateratzen.
Margarita Olañeta Areitioaurtena, 1908-ko maiatzaren 24-an Ermuan, Estazio kalean, jaio zen. Bertan bizi izan zen, Elgoibarko Gabilondo senitartekoak bisitan Ermura joan eta ume zaintzaile bat behar zutela esan eta Margarita Elgoibarrera etorri zen arte. Bere amak esan zion “ixilik egonari, hemen badaukazu ta lana, nola jungo haiz ba Elgoibarrera!”. Amari kasurik egin ez, eta 14 edo 15 urte zituela Elgoibarrera etorri zen, Gabilondotarren etxera.

Elgoibarrera ezkondu zen 23 urterekin
22 urte zituela Roque Fernandez de Jauregui Soria elgoibartarra ezagutu, eta 23 urterekin ezkondu ziren. Urte betera bere lehenengo semea izan zuten, Angel. Ondoren Pedro, Ignacio, Conchi eta Carmen jaio ziren.
Roque tren geltokiko arduraduna zen, eta geltokiko etxean bizi izan ziren hainbat urtez, bai Elgoibarren, eta baita Deban ere.
 
Urtebetetze egun handia
Klik haundi ikusteko
Margarita senitartekoz ondo inguratuta.
Zapatuan100. urtebetetzea ospatu zuen, bere bost seme alaba, 11 biloba, 10 birloba eta gainontzeko senitartekoez inguratuta. Senitartekoen esanetan “egun handia” izan zen zapatukoa: 13:00etan meza ospatu zuten bere omenez Madalako elizan, lore eskaintza eta guzti. Meza bukaeran, Miren, Haizea, Olatz eta Maddi, biloba eta birlobek, dantza egin zioten. Meza ondoren eztarria busti eta Txarridunan bazkaltzera gonbidatu zituen Margaritak senitartekoak. Postrean, zorionak abestu ondoren, 100 zenbakia zeraman tartako kandelei putz egin eta opariak jaso zituen.

100 urtera sasoi onean ailegatzeko sekretua

Klik haundi ikusteko
100 urtetara hain sasoi onean heltzearen sekretuaz galdegin genionean, zera erantzun zigun: “lan asko eta lasai bizi”. Bere ingurukoek ere ez dute dudarik: “Margarita oso pertsona baikorra da, beti aurrera begiratzen duten horietakoa. 100 urte harrapatzearen sekretua, bere buruari jartzen dizkion helmuga pertsonalak dira: familiako norbait ezkontzen denean, ezkontzara sasoi betean heltzea du helburu, birlobaren bat jaiotzear dagonean, umea ezagutzea etab”. Bere buruari jarritako azken helburua 100 urte betetzea zen eta zapatuan lortu zuen. Zein ote du hurrengoa? Beste urte bat bizi ahal izatea.
Burua argi eta arazorik ez euroarekin
Burua argi dauka bere 100 urterekin ere, eta gaur egungo ia edozein gairen inguruan berba egiteko gai da; baita euroa maneiatzeko ere. Gabon Zaharretan, urtero, ordu txikietara arte egoten da familiakoekin Bingoan jolasten. Hala ere pena bat dauka: urte gutxiago ez izatea bidaiatu ahal izateko.
 
 
  Lotura duten albisteak:

 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Pedrori
Zure izen-abizenak txarto jarri dituztela diozu et...
(Maixu)

Eskerrak emanez
Horrela gustora hartu leike parte! Goizean izena e...
(uri)

San Pedrora Txirrindulari Igoe...
Zuen webgunean sartu naiz eta nire izen-abizena tx...
(Pedro)

iazkoa bakarrik?
Zuek diozuen moduan, iazko irabazleak eskua hartu ...
(errebueltakua)

zaldunan akatsa
zaldiak aurreko frogetan ia minutu bateko aldea ateratzen zion motorrari, beraz argi dago....
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko