Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Apraizko depuradorak izandako atzerapenen arrazoiak argitu ditu Garapen Iraunkorreko diputatuak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-05-23 08:46
Klik haundi ikusteko
Apraizko depuradora Zabale baserritik.
 
Apraizko depuradoraren lanak atzeratu eta aurrekontua handitu izanaren arrazoiak "ez daude Foru Aldundiaren esku" Carlos Ormazabal Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamenduko foru-diputatuak esandakoaren arabera.
 



Euskal Sozialistak batzarkide taldeko Felix Asensio jaunak eskatuta, Garapen Iraunkorreko Departamentuko foru-diputatuak, Carlos Ormazabalek, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Garapen Iraunkorreko Batzordearen aurrean egindako agerraldian (maiatzaren 14an), azalpenok eman zituen: “Depurazio sistema berritzaile bat ezarri da, eta ondorioz, kostuak handitu egin dira”
2005eko uztailean martxan egon beharko luke, baina 2007an ireki zen Apraizko depuradora. Atzerapenaz gain, lehenengo jakinarazi zen aurrekontua (12 milioi euro) txiki geratu eta 16,22 milioi euro behar izan dira Apraizko depuradora edo ur zikinen araztegia eraikitzeko.

Klik haundi ikusteko
Inaugurazio eguneko ekitaldia.
Ormazabal foru-diputatuaren berbetan, lanak hasita zeudela “ezusteko hainbat arazo” sortu ziren, “lehendabiziko ezustea, aukeratu genuen instalazio mota eraikitzeko leku nahikorik ez zegoela ohartu ginela izan zen. Hortaz, arazoari irtenbidea emateko, Ameriketako Estatu Batuetan eta Alemanian frogatzen ari ziren sistema berritzaile bat, SBR delakoa, jarri genuen”. Aldaketa horrek 11 milioiraino igo zuela aurrekontua onartu du Garapen saileko diputatuak.

Ordura arte eraikitako zimenduak gainbegiratu beharra izan zen bigarren ustekabea, “eta lanak gehiago atzeratzearen beste arrazoietako bat” Ormazabalek dioenez. Hori eta inguruan aurkitu zituzten zailtasunak: "lurzoruan agertu ziren hutsuneak -hormigoiz bete zituzten-, instalazioak drainatu, ezpondak indartu, e.a” aipatzen ditu Garapen Iraunkorreko Departamenduko diputatuak. Gainera, aurreikusita zeuden hiru tankeen ordez, lau eraiki zituzten azkenean. 2005eko azarora arte atzeratu ziren lanak eta aurrekontua 13,3 milioira igo zen.

Klik haundi ikusteko
 
Aurrekoak gutxi ez eta arazo gehiago pilatu zirela azaldu zuen Ormazabalek. Besteak beste, honako hauek: "2004ko erakuntza sektoreko greba, hornidura arazoak 2006an eta klimak sortutakoak. Guzti horiei, kontratistak jarritako oztopoak gaineratu, eta iazko urrira arte ezin izan ziren lanak amaitutzat eman
 
  • Ikus hemen, AGERRALDIA OSORIK (Carlos Ormazabal, Garapen Iraunkorreko Departamentuko foru-diputatuaren agerraldia eta Felix Asensioren erantzuna oso-osorik)

  Lotura duten albisteak:
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

despropositoz beteriko hankasartzeak
berrigorri 2008-05-24 00:03:14
sinestezina baldin bada ere hala gertatu da, eta ez bere poltsikotik ordaindu behar den zerbaitetan ez, hori ez. 
- : baina zer, depuradorak erostera supermerkatu batetara jun eta etxeko erosketak egiten ditugun bezala egiten da edo? 
- eta hori gutxi balitz irtenbidea emateko zera, frogatzen ari diren zerbait jarriko dute. Kabitzen den bakarra ote da?. eta gehien kezkatzen nauena, froga egiteko jarriko dugu ere, baina estatu batuetan hori egiten ari direnez, ah, orduan ondo eginda dago. negargarria benetan. 
- lurzoruko zailtasunak? ene ba, eskolako praktikak egiten ari den norbaitek egin ditu beharrezkoak diren azterketa teknikoak edo? 
- kontratistak, klima, aitxakiak... nik gehituko dizkiot inurrien ugaltasuna, txinako terremotoak, balentziako auto pilaketak, denak edukiko dute errua, seguru, ez beste ezerk edo inork.. 
 
Nahikoa da aurpegira barre egitea eh (eta gure diruakin horrela jolastea). Ormazabal, alde etxera eta ea profesionalago den norbait aritzen den hortan. 
 
nire uste apalean.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Elkarrizketak


Arnaldo Otegi

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari