Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Udalen Kirol Politikei Buruzko V. Topaketak egiten dihardute Elgoibarren
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Gure amaren etxea


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Agur eta ohore


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Barren astekaria

Gida komertziala

Udalen Kirol Politikei Buruzko V. Topaketak egiten dihardute Elgoibarren PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2008-05-22 12:20
Klik haundi ikusteko
 
Gaur eta bihar artean 80 lagun baino gehiagok parte hartuko dute udalen Politikei Buruzko V. Topaketetan. Udal kirolaren inguruan eztabaidatzeaz gainera, kirola egiteko dauden azpiegiturak eta materialak ikusi ahal izango dira Leku-Eder parkean egokitu duten karpan.
 
 


Klik haundi ikusteko
Julian Gomez, Alfredo Etxeberria eta Iņaki Ugarteburu.
V. Topaketek 80 lagunetik gora bilduko dituzte hilaren 22 eta 23an Elgoibarren. Ekitaldien aurkezpenean, Iñaki Ugarteburuk, Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari orokorrak, ekimenaren garrantzia azpimarratu du, “egindako lana itzela da eta bikaina prestatu den programa. Interesgarria da gai hauen inguruan hausnartu eta eztabaidatzea eta, horretarako, hau bezalako ekimenak garrantzi handikoak dira”.


Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak esperientziak elkartrukatzeko beharraz berba egin du,  “Udal kirola mundu oso aberatsa da edukietan, etengabeko eraldaketan dagoena” adierazi du.

Aurtengo berritasun nagusia ere azaldu du KAITeko (Kirol Arlorako Iritzi Taldea) presidente, Julian Gomezek: “Berritasun gisa, azpimarratu beharra dago amaierako mahai ingurua. Klubek administrazioei galderak egingo dizkiete eta alderantziz. Galdera eta erantzuneko mahai ingurua izango da”.

  Informazioa karpan
Elgoibarko Udalak joan den Trinitateetako zenbait feria jartzeko erabili zen karpa aprobetxatu nahi du, Kirol Politikei buruzko jardunaldiak herritarrengana hurbiltzeko.

Hori dela-eta, Udalak feria txiki moduko bat prestatu du karparen barrenean. Bertan, kirola egiteko dauden azpiegiturak eta materialak ikusi ahal izango dira. Besteak beste, makinaria berezitua, kaleko saskiak, belar artifiziala edo erabilera anitzeko azpiegiturak.

 
 

  




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


redios!!!
redios!!! hamaika ikusteko jayuak gaituk! gauza ra...
(ilargi)

Lotsagarria
Bai, neu ere konforme nago aurreko biekin. Zertara...
(Migel A.)

Lotsagarria
Urtero igual!!!Noski, kaltea eragien dutenak eztit...
(Hergon)

Sosua...
Ez dakit baina kalendarixo sosua urtengo dala emot...
(Miren)

Interes falta
Interesa egongo balitz laister jakingo zen zergatik urtero berdina gertatzen den.
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko