| Txapeletatik ezin gertuago geratu dira dantzari elgoibartarrak |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-05-21 09:41 | ||
|
Denboraldi aparta egin dute, aurten ere, Aurresku eta Soinu Zahar
Txapelketetan jardun duten dantzari elgoibartarrek, alabaina, ezin izan
dute denboraldia borobildu Legazpin (Soinu Zahar
Txapelketa) eta Errenterian jokatu diren finaletan.
Andrea Arregi eta
Ane Espilla bigarren postuan sailkatu ziren, bakoitza bere mailan, eta
Aitor Asenjo podiumeko 3. kaxoira igo zen Aurresku Txapelketan.
Elgoibarko neska eta mutilek maila bikaina eman dute aurten. Mutilei dagokionez, lehen urtea da txapelketetan parte hartzen dutela, beraz, hori kontuan izanik, oso maila ona ematen ari direla esan daiteke. Neskek, zer esanik ez, ligako txapelketa guztiak irabazi dituzte-eta; 10 txapelketa guztira. "Maila bikaina erakutsi dute hauek ere ligaxkako txapelketa guztietan, eta pena bat izan da final egunean urte guztiko lanari errematea ezin eman izana eta txapelik ez lortzea" azaldu dute dantzarien irakasleek. • Euskadiko Soinu Zahar eta Aurresku Txapelketako finaletako emaitzak
Ligako irabazleek ere euren sariak jaso zituzten:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



























