Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Mugerza krosa Kirol Merezimenduen Errege Ordenean sartu da
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Barren astekaria

Mediateka


2006-08 Gune askea

Gida komertziala

Mugerza krosa Kirol Merezimenduen Errege Ordenean sartu da PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2008-05-21 07:50
Klik haundi ikusteko
Udal agintariak eta garai ezberdinetan antolakuntzan jardun diren lagunak.
 
Kirol-Kontseilu Gorenak Zilarrezko Plaka izeneko saria eman dio Elgoibarko Nazioarteko Juan Mugerza Krosari. Horiek horrela, Krosak Kirol Merezimenduen Errege Ordenean sartzea lortu du.
 
 
 
 

Klik haundi ikusteko
Sari hori, “65 urtetan zehar egindako lanarengatik” eman zaio Mugerza Memorialari; baita, ekitaldi honen antolatzaileek, “soin-kultura zabaltzeko eta bultzatzeko nahiz kirola sustatzeko egin duten ahaleginagatik” ere.  Horrela, nazio mailako kirolaren bilakaerari krosak egin dion ekarpena aitortu nahi da.


Klik haundi ikusteko
Agiri ofiziala.
Bidenabar, krosaren antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie, pertsona, babesle, enpresa, federazio, atletismoko klub, hedabide eta laguntzaile guztiei. “Era berean eskerrak eman nahi dizkiogu ekitaldi honen protagonista nagusi den Elgoibarko herriari. Zuei esker, urte askotan, kirol ekitaldi hau bere espezialitateko eredu izan baita”.
Maiatzaren 27an banatuko da saria Madrilen
Saria datorren maiatzaren 27an emango da, Madrilen, Jarduera Fisikorako Zientzien Fakultatean. Ekitaldi ofizial honen buru Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kiroletako ministroa, Mercedes Cabera, izango da, eta bertan, Elgoibarko Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren antolatzaileak izango dira.
 
 
Mugerza krosa 7. postuan Espainiako krosik onenen zerrendan

Klik haundi ikusteko
2008ko kroseko argazkia.
Espainiako Atletismo Federazioak Estatuan egiten diren krosik onenen zerrenda argitara eman berri du, eta Juan Mugerza Nazioarteko krosak bere historiako posturik gorenenetakoa lortu du, zazpigarren postuan ageri baita. Aurtengoa zerrendan gora egiten duen laugarren urtea da jarraian. Azken hiru edizioak kontutan hartzen diren sailkapen nagusian, berriz, 8. postuan dago Elgoibarko krosa.
2009ko Mugerza krosa urtarrilaren 11n
Bestalde, 2009ko Mugerza krosa, 66. edizioa, urtarrilaren 11n izango dela baieztatu eta aurreratu dute antolatzaileek.

 
 
 

  




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zorionak!
Guteneo 2008-05-21 11:10:39
Besterik gabe, merezi dezue!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 19 bisitari