Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Ez gatozela tximinotik?!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2008

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Gotzon Garate: “Elgoibar euskara bidean doa” PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-05-20 09:55
Klik haundi ikusteko
 
Gara egunkarira bidalitako gutun batean, euskararen susperraldian lagundu duten norbanakoak eta elkarteak izan ditu hizpide Gotzon Garatek, Deustuko Unibertsitateko irakasle elgoibartarrak. Elgoibar euskara bidean, bide onean, doa haren ustez.


  Osorik irakurtzeko jatorrizko lekuan:


     Elgoibar euskara bidean

Gaurko egunean Elgoibarren gure ume denboran baino euskara gehiago egiten da. Urte txarrak harrapatu genituen guk, gerra zibilaren ondokoak. Eskolan dena zen erdaraz eta kalean oso gutxi egiten zen euskaraz. Orain euskara barra-barra entzuten da nonahi. Herriko ikastetxeetan euskaraz ikasten dute haurrek. Beste herri askotan bezala, herrian bada astekari bat herriko berriak emateko: «Barren». Aldizkari bikain horretan gazteek ez ezik, bizkarrean urte mordotxoa dutenek ere idazten dute.

Adibidez, Juanito Gorostizak eta San Lorentzeko Xabier Arriolak, beren artikulu eta biografia pipertsuekin. Udalean bada euskaraz ongi jantzia den euskaltzale talde bat, euskara bultzatzen saiatzen dena. Lantegiek ere (Kondek eta abarrek), zeinek bere neurrian, euskarari tokia egiten diote.

Pedro M. Urruzuno idazle klasiko bihurtu da. Bai ongi idazten zuela!

Ildo beretik jo dute elgoibartargazte batzuek. Hasier Etxeberriak izen handia lortu du bere eleberriekin. Emakume idazleetan Jasone Osorok goiena jo du. Eta ezin ahaztu Mikel Hernandez Abaitua eta Juan Luis Mugertza, beren lan zorrotz eta mamitsuekin; historia alorrean Pello Arrietak ikerketa sakonak egin ditu. Ikastetxeetarako testuak egiten Angel Ugarteburu eta Andres Ala gailendu egin dira. Roman eta Jenaro Garate anaiek filosofiako liburu mardulak argitara dituzte.

Elgoibarren gutxik dakite gure parroko jator eta maitea, On Benantzio Otaegi, euskaltzale fina dela. Gazte denboran bi liburu jakingarri idatzi zituen, «Lehen Gizarteak» eta «Aitzuluetako euskal gizonak».

Elgoibarko euskara, berriz, maisuki aztertu du Jesus Mari Makazagak.

Alderdiok guztiok Elgoibarren euskara suspertu egin dute. Herriak euskararen kontzientzia hartu duela esan liteke. Elgoibar euskara bidean doa. Pozgarria elgoibartarrontzat eta euskaltzale diren guztientzat!
 
 
Klik haundi ikusteko
Lotura duten albisteak
 

 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Elgoibar
Badirudi azken egunotan gure herrixan izena mundu ...
(beltxa)

zorionak Aitor
asko poztennaiz,segi holaxe, jator jator irriparre politorrekin.
(eskarne)

IMH Ingeniaritza Eskola
IMH Ingeniaritza Eskolaren helburu nagusietakoak d...
(IMH Ingeniaritza Eskola)

Eskerrak Asierri
Pasa egin zait esatea. Eskerrak Asierri azalpenagatik.
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Trikitilarien kalejira
Azaroa 20, 2008 (18:30)

Los limoneros (Ongarri)
Azaroa 20, 2008 (21:30)

Sotoko Hotsak
Azaroa 20, 2008 (22:00)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari