Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Gaztainak eta Albariņo ardoa Magosto Egunean
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Ez gatozela tximinotik?!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Gaztainak eta Albariņo ardoa Magosto Egunean PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-11-11 10:20
Klik haundi ikusteko
Galiza Kultur Etxeak antolatuta, 400 kilo gaztaina erre eta 300 litro ardo banatuko dituzte gaur, Magosto Egunean. Xirimiriarekin esnatu da goiza, baina herritar mordoa inguratu da Galiza Etxekoek Nafarroa plazan jarri duten txosnara. 12:00etatik 15:00etara bitartean gaztainak doan dastatzeko aukera izango da.

 

Klik haundi ikusteko
Duela 20 urte hasitako ohiturari jarraituz, herritarren aurrean erre dituzte gaztainak Galiza Kultur Etxeko bazkideek. Behin sua ondo eginez gero, gaztainak erretzeko 20 minutu nahikoa direla  azaldu digute. "Galizian dudan etxetik ekarriak dira hauek", azaldu digu danbolinaren arduradunak, "kalitate oneko gaztainak dira, gainera. Begira bestela nola askatzen zaien azala".

2003an jaitsi zuten estrainekoz Magosto Eguna kalera. Aurrez, Galiza Etxean bertan egiten zuten, "elkarteko bazkideak, auzotarrak eta herriko lagun gutxi batzuk gerturatzen zirela ikusirik, ohitua hau kalera jaistea erabaki genuen. Eta hartutako erabakarekin bete-betean asmatu genuela uste dut" azaltzen du Gumersindo Vila, Galiza Kultur Etxeko presidenteak.

Gumersindo Vilari elkarrizketa (BARREN pdf -2006-11-10-)

Gaztainak erretzeko prozesua argazkitan:

400 kilo gaztaina ekarri dituzte Galiziatik
Lehen ikatza erabiltzen zuten. Orain egurrarekin egiten dute sua

3 danbolin erabili dituzte. Goizeko 9:00etan hasi dira gaztainak erretzen
Egin ahala kartoizko kaxetan gordetzen dituzte, bero mantendu daitezen

Kaxatik mahaira doaz.
Albariņo ardo pixka batekin, barrura!

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

galegoak
anomin@ 2006-11-11 18:22:27
galegoak onenak jarraitu orrelako jaiak egiten



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Elgoibar
Badirudi azken egunotan gure herrixan izena mundu ...
(beltxa)

zorionak Aitor
asko poztennaiz,segi holaxe, jator jator irriparre politorrekin.
(eskarne)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 14 bisitari eta baimendutako 2