| 'Bidaiateka hilabetea' antolatu du Gazte Informazio Bulegoak |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-05-15 13:40 | ||
|
Gazte Informazio Bulegoa (GIG) 'Bidaiateka hilabetea' antolatzen ari da
ekainerako. Oporretan joateko herrialdeei buruzko informazioa
eskaintzeko hitzaldi praktikoak izango dira. Informazioa herritarren
interesekoa izan dadin, ordea, herritarren intereseko lekuak zein diren
ezagutu nahi dituzte aurrez arduradunek.
Gazte Informazio Bulegoko (GIG) arduradunek elgoibartarrek zein lekutako azalpenak entzun nahiko lituzketen jakin nahi dute, hau da, nongo informazioa entzun edo jaso nahi duen bidaiatzeko interesa daukan jendeak. Informazio horrekin jendearen interesetik hurbilago dauden hitzaldiak antolatu ahal izango dituzte. Izan ere, Hainbat lekuri lotutako azalpen txiki eta praktikoz osatutako hitzaldiak prestatzen ari dira “Motxilan zer sartu, bertako ohiturak, eguraldia nolako den, bertako jendea nolako den, eta abar” azaltzen du Naiara Martin GIGeko informatzaileak. Hitzaldietan, 10 minutu inguruko iraupena duen power point bat eskainiko da lehenik eta ondoren galdera-erantzunentzako tarte bat irekiko da 20 minutuz.
• Gazte Informazio Bulegoan eskuratu daitezkeen txartelak
Bestalde, Gazte Informazio Bulegoan eskuratu daitezkeen txartelen inguruko informazioa eta zer egin horiek lortzeko aurkituko duzue ondorengo lerroetan.
• GAZTE-TXARTELA Gazte-txartelak Euskal Autonomia Erkidegoan balioa izateaz gain, Estatu espainiarrean ere balio du. Horrez gain, Europako 34 herrialdeetan ere goza dezakezu eskaintzen dizkizun abantailez. Oraindik ez baduzu, ez galdu denbora eta eskatu Gazte-txartela Gazteaukeran eta pasatu Euskadiko Kutxa, La Caixa, BBK, Vital Kutxa edo Kutxa-ren edozein bulegotatik. • NAZIO ARTEKO IKASLE-TXARTELA
ISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil dezakezu. Bere abantailez gozatzeko nahikoa da baldintza bakar bat betetzea: ikaslea izatea. Horrela, nahi dituzun gauza asko esku-eskura izango dituzu. Eska ezazu ISIC txartela. Txartel hori Gazte Informazioko bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu. • IRAKASLE-TXARTELA ITIC txartela ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenek atera dezakete. Berarekin, garraio, ostatu, museo, kulturgune, antzoki eta beste hainbat lekutan abantailak izango dituzu. Lor ezazu ITIC txartela. Txartel hori Gazte Informazioko bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu. • NAZIOARTEKO GAZTE-TXARTELA Go-25 txartela 26 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Txartel honen bidez munduko edozein tokitan milaka abantaila eta beherapen izango dituzu. Irakurri informazio gehiago Go-25 txartelaren inguruan. Txartel hori Gazte Informazioko bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu.
• ATERPEKIDE-TXARTELA Aterpekide-txartelak ez dizkizu deskontuak eskaintzen baina bai abantailak mundu osoko aterpetxeetan. Aterpekide-txartela inguruko informazio gehiago irakurri dezakezu. Txartel hori Gazte Informazioko bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu. TXARTELAK EGITEKO BEHARREZKOA DA ATERPEKIDE TXARTELAK *GAZTEA = >14 – <30 urte. NAN Prezioa: 5,00 € eta 2,50€ Gazte txartelarekin *HELDUA +=30 urte. NAN Prezioa: 11,00 € *FAMILIA: NAN Prezioa: 22,00 € (seme-alabak < 16 urte) *TALDEA: Pertsonen zerrenda eta estatutuen kopia. Prezioa: 15,00 € eta doan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean izena emanda dutenak Aterpeen Nazioarteko gida: Prezioa 7,80 €. www.Hihostels.com Espainiako gida: www.reaj.com (Bulegoan duzue) Iraupena: 12 hilabete
IKASLE TXARTELA - ISIC = > 12 urte Prezioa: 6,00 € eta 3,00 € Kutxa-ko Gazte Txartelarekin. Aurkeztekoak: argazki 1 ; NAN; matrikula edo ikastegi homologatuaren egiaztagiria Iraupena: 16 hilabete (irailetik abendura) IRAKASLE TXARTELA - ITIC Prezioa: 8,00 € Aurkeztekoak: argazki 1; NAN; ikastegi homologatuaren egiaztagiria www.istc.org Iraupena: 16 hilabete (irailetik–abendura)
GAZTE – YTIC (GO 25) < 25 urte Prezioa: 6,00 € www.istc.org Aurkeztekoak: argazki 1 eta NAN Iraupena: 12 hilabete
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























