| Hamabi elgoibartar Euskadiko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketako finaletan |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-05-15 10:28 | ||
|
Datorren asteburuan jokatuko dira Euskadiko Aurresku (Errenterian,
maiatzak 17) eta Soinu Zahar (Legazpian, maiatzak 18) Txapelketetako
finalak.
Azken urtetan ohitura bihurtu den moduan, finalera sailkatzea
lortu duten dantzari elgoibartarren zerrenda luzea da: 12 dantzari
orotara (hamar neska eta bi mutil).
• Soinu Zahar Txapelketako finala Legazpin Ligako jardunaldi guztiak jokatu eta gero, 10 neska elgoibartarrek lortu dute Legazpin jokatuko den Euskadiko Soinu zahar Txapelketako finalerako txartela. Sailkapen soilaz haratago, Andrea Arregi (A saila) eta Ane Espilla eta Maria Ferreiro (B saila), exequo, izan dira sail bakoitzeko irabazleak. Soinu Zahar Txapelketako finalerako sailkatu diren elgoibartarrak honakoak dira:
*Maria Ferreiro eta Itziar Aldalur elgoibartarrak ere sailkatu dira finalerako, baina hauek biak ezingo dira joan lesioak eta konpromisoak direla eta.
Errenterian jokatuko den Euskadiko Aurresku Txapelketako finalera sailkatu diren bi elgoibartarrak Aitor Asenjo eta Imanol Iturrino dira.
∞ Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























