Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Blogak arrow Tranbia
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Ez gatozela tximinotik?!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Tranbia PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2008-05-13 20:50
Asier Etxaniz
Lehendik esana zuten (hemen) eta badirudi hala izango dela, Ermua eta Elgoibar bitartean "tranbia" izango dugula aukeran ordulaurdenero aurki. Lan horren xehetasunak falta ziren eta gaur plazaratu dituzte, hemen irakurri ahal izan dugun moduan. Ez dakit hau plan orokorrago baten lehen zatia izango den gerora osatzekoa; gustora jasoko nuke argitasunen bat honen gainean. Pozteko moduko berria iruditzen zait, baina lehengo astean idatzitakoaren hariari jarraiki, etsigarria ere bai, poz erdi.

Elgoibarren egin beharreko lanei erreparatuz, Toletxegaingo geltokiaren egokitzapena (0,7 M euro) baino ez da zehazten. Beraz, tranbia honek ez dio trenbideari geltoki berririk ekarriko, maiztasuna izango du berrikuntza bakar. Kontu zaharra izaki, nola beharko luken irudikatzeko denbora eman digu, eta nire inguruan eginiko apustu eskasenetan ere ageri ziren geltoki gehiago, batez ere Industrialde eta Autopistako sarreraren inguruan.

Pentsatu nahi dut, bere bidea egin beharko duela eta ez dela honekin bukatuko, baina izan duen planteamentua ikusita, eginkizunok zenbat denbora behar izaten duten kontuan hartuta, beldur naiz ez ote den aukera eder bat galdu, bultzadatxo batekin, gutako askoren ohiturak iraultzekoa.



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez
Une honetan 13 bisitari eta baimendutako 1