| Elgoibar eta Ermua arteko tranbia zerbitzua 2009ko udazkenerako martxan |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |||
| 2008-05-13 10:22 | |||
|
2009ko udazkenetik aurrera Ermua eta Elgoibar artean 15 minutuz behin
eskaini ahal izango dira tranbia zerbitzuak. Hala iragarri du Nuria
Lopez De Guereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuak.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak datozen hilabeteetan Elgoibar-Eibar-Ermua
korridorean burutuko dituen proiektuen artean, Toletxegaingo
geltokiaren egokitzapena (0,7 M euro) sartu dute.
• 16,4 milioi euro Ermua-Eibar-Elgoibarrerako Nuria Lopez De Guereñuk, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuak, Eusko Jaurlaritzak datozen hilabeteetan Elgoibar-Eibar-Ermua korridorean burutuko dituen proiektuak iragarri ditu, Eibarko Ardantzako geltoki berriaz (3,6 milioi €) gain: San Lorentzo-Unibertsitatea zatia bikoiztea (5,5 M euro), Txarakuako trenbide pasagunea kentzea (3,1 M euro), Eibarko Udalak eta Garraio eta Herri Lan Sailburuak erdi bana finantzatuak, Azitaingo geltoki berria (1,1 M euro), Karakateko bidegurutzaketa (2,4 M euro) eta Elgoibarko Toletxegaingo geltokiaren egokitzapena (0,7 M euro).
• Ermua eta Elgoibar arteko tranbia
Azpiegitura eta ekipamendu horiek eraikitzean hobetu ahal izango dira, Garraio eta Herri Lan Sailburuak aurreratu zuenez, trenen trafikoaren maiztasunak eta hiritarrei orokorrean ematen zaien zerbitzua, Ermuak, Eibarrek eta Elgoibarrek osatzen duten multzoan, eta gaur egun Ermua eta Eibar artean, Elgoibarreraino, eskaintzen den tranbia zerbitzua hedatzeko lagungarri izango da.
Eibar eta Elgoibar artean, gaur egun ordu betez behin eskaintzen den maiztasunetik, 15 minutuz behin eskainiko den maiztasunera igaro nahi da, Karakateko trenbide bikoizketari esker. Ermua eta Eibar artean zerbitzua ordu laurdenez behin erregularizatuko da egun osoan zehar. Karakateko bazterbide berria funtsezko pausoa izango da gaur egun Ermua eta Eibar artean eskaintzen den tranbia zerbitzua Elgoibarreraino luzatu ahal izateko. Karakateko bazterbidearen lanak urte honetako uztailean lizitatuko dira, esleipena emateko. Aurreikuspenen arabera, lanak amaitu ondoren, 2009. urtean jarriko da indarrean.
López de Guereñuren hitzetan, “Ermua-Eibar-Elgoibar inguruan aurreikusitako jarduera multzoa oso garrantzitsua da: EuskoTrenek zerbitzuak eskaintzen dituen ordutegi osoan 15 minutuz behingo maiztasunak eskaintzeko aukera emango du. Ziur naiz azpiegitura eta ekipamendu horien eraikuntzak, trenen trafikoaren maiztasunean emango den hobekuntza nabarmenarekin batera, oso ondorio mesedegarriak izango dituela, eta inguruko biztanleen bizitza kalitatea hobetuko duela”.
∞ Lotura duten albisteak:
|
|||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























