Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Elgoibar eta Ermua arteko tranbia zerbitzua 2009ko udazkenerako martxan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-05-13 10:22
Klik haundi ikusteko
Toletxegaingo geltokia berritu egingo dute.
2009ko udazkenetik aurrera Ermua eta Elgoibar artean 15 minutuz behin eskaini ahal izango dira tranbia zerbitzuak. Hala iragarri du Nuria Lopez De Guereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuak.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak datozen hilabeteetan Elgoibar-Eibar-Ermua korridorean burutuko dituen proiektuen artean, Toletxegaingo geltokiaren egokitzapena (0,7 M euro) sartu dute.
  • Tranbia (Urrutira gabe/Asier Etxaniz) 



  16,4 milioi euro Ermua-Eibar-Elgoibarrerako
Klik haundi ikusteko
Nuria Lopez De Guereñu.
Nuria Lopez De Guereñuk, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuak, Eusko Jaurlaritzak datozen hilabeteetan Elgoibar-Eibar-Ermua korridorean burutuko dituen proiektuak iragarri ditu, Eibarko Ardantzako geltoki berriaz (3,6 milioi €) gain: San Lorentzo-Unibertsitatea zatia bikoiztea (5,5 M euro), Txarakuako trenbide pasagunea kentzea (3,1 M euro), Eibarko Udalak eta Garraio eta Herri Lan Sailburuak erdi bana finantzatuak, Azitaingo geltoki berria (1,1 M euro), Karakateko bidegurutzaketa (2,4 M euro) eta Elgoibarko Toletxegaingo geltokiaren egokitzapena (0,7 M euro).
 
  Ermua eta Elgoibar arteko tranbia
Azpiegitura eta ekipamendu horiek eraikitzean hobetu ahal izango dira, Garraio eta Herri Lan Sailburuak aurreratu zuenez, trenen trafikoaren maiztasunak eta hiritarrei orokorrean ematen zaien zerbitzua, Ermuak, Eibarrek eta Elgoibarrek osatzen duten multzoan, eta gaur egun Ermua eta Eibar artean, Elgoibarreraino, eskaintzen den tranbia zerbitzua hedatzeko lagungarri izango da.

Klik haundi ikusteko
Toletxegain geltoki ingurua.
Eibar eta Elgoibar artean, gaur egun ordu betez behin eskaintzen den maiztasunetik, 15 minutuz behin eskainiko den maiztasunera igaro nahi da, Karakateko trenbide bikoizketari esker. Ermua eta Eibar artean zerbitzua ordu laurdenez behin erregularizatuko da egun osoan zehar. Karakateko bazterbide berria funtsezko pausoa izango da gaur egun Ermua eta Eibar artean eskaintzen den tranbia zerbitzua Elgoibarreraino luzatu ahal izateko. Karakateko bazterbidearen lanak urte honetako uztailean lizitatuko dira, esleipena emateko. Aurreikuspenen arabera, lanak amaitu ondoren, 2009. urtean jarriko da indarrean.
  • Ermua-Elgoibar, 1.750.000 bidaiari urtean: Gaur egun 11.143 mugimendu gertatzen dira astegunetan Ermua eta Elgoibar artean, hau da, urtean 3.510.000 mugimendu, eta horrek erakusten du urtean, batez beste, 1.750.000 bidaiarik egiten dutela ibilbide hori.
  • %25 haztea aurreikusten da: Iragarritako jarduerekin, bidaiari kopurua ehuneko 25 haztea aurreikusten da, hau da, 437.000 bidaiari gehiago urtean, gutxi gorabehera, Ermua-Elgoibar-Ermua ibilbidean, 870.000 mugimendu gehiago urtean.
López de Guereñuren hitzetan, “Ermua-Eibar-Elgoibar inguruan aurreikusitako jarduera multzoa oso garrantzitsua da: EuskoTrenek zerbitzuak eskaintzen dituen ordutegi osoan 15 minutuz behingo maiztasunak eskaintzeko aukera emango du. Ziur naiz azpiegitura eta ekipamendu horien eraikuntzak, trenen trafikoaren maiztasunean emango den hobekuntza nabarmenarekin batera, oso ondorio mesedegarriak izango dituela, eta inguruko biztanleen bizitza kalitatea hobetuko duela”.
 
 
  Lotura duten albisteak:
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Tranbiak
Asier Etxaniz 2008-05-14 09:12:47
Hona erantzun bat: 'Tranbia': http://www.elgoibarren.net/content/view/939/39/



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Elkarrizketak


Baltzola anaiak

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko