Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hirigintza arrow Altzokako trafiko arazoentzako irtenbideak proposatu ditu Diputazioak
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Ez gatozela tximinotik?!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2008

Gida komertziala

Altzokako trafiko arazoentzako irtenbideak proposatu ditu Diputazioak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-05-12 10:31
Klik haundi ikusteko
 
Altzola auzoan N-634 errepideak sortzen dituen trafiko arazoei (gehiegizko abiadura eta auzorako sarrera-irteera arriskutsuak, batez ere) konponbidea emateko irtenbideen berri eman zuen Eneko Goiak, Azpiegituretarako diputatuak Elgoibarrera egin zuen bisitan.



Eneko Goia Bide Azpiegituretarako diputatua Olasoko errotonda egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elgoibarko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzera etorri zen Elgoibarrera, joan zen barikuan (maiatzak 9).

Bisita aprobetxatuz, Altzola auzoan N-634 errepideak sortzen dituen arazoetarako Foru Aldundia aztertzen ari den irtenbideak aipatu zituen:
  • Sarrera-irteeretarako erreiak:
Altzola auzoko sarrera-irteerak errazteko errotonda bat (Altzolabe baserriaren parean eraiki zitekeela aipatu izan da aurrez) jartzeko leku nahikorik ez dagoela azaldu zuen Bide Azpiegituretarako diputatuak. Hortaz, “behin betiko informeak amaitzeke badaude ere, sarrera eta irteeretarako errei berriak egitea” izan daiteke aukerarik egokiena aurreratu zuen.
  • Abiadura moteltzeko irlatxoak
Altzola paretik trafiko handia, eta batez ere, abiadura handian pasatzen direla erakutsi dute Foru Aldundiak egindako ikerketek. Hori horrela izanik, autoen gehiegizko abiadurak sortzen duen arriskua gutxitzeko errepidea estutzea da Diputazioko teknikariak aztertzen ari diren irtenbideetako bat. Zirkulazioa bereiztuko lukeen irlatxo bat jarriz, bidea estutu eta gidariek abiadura moteltzeko joera dutela azaldu zuen Goiak, “hala egiaztatu izan dugu Usurbilgo Aginaga auzoan jarri den irlatxoarekin. Gidariek bidea estutzen dela ikusten dutenean, psikologikoki abiadura moteltzeko joera dute”.
  • Urasandi auzorako sarrera irteerak
Bide batez, Alfredo Etxeberria alkateak Urasandi auzoko bizilagunek N-634 errepidera sartzeko dituzten arazoei konponbidea emateko asmoa dutela adierazi zuen, “momentuz ez daukagu proiektu zehatzik, baina ideia lantzea dihardugu”.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Elgoibar
Badirudi azken egunotan gure herrixan izena mundu ...
(beltxa)

zorionak Aitor
asko poztennaiz,segi holaxe, jator jator irriparre politorrekin.
(eskarne)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 12 bisitari