Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Jokin Labayen garaile Plazatik Gaztetxerako lehen kanporaketan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-05-12 08:34
Klik haundi ikusteko
 
Pasa den barixakuan (maiatzak 9) jokatu zen Plazatik Gaztetxera txapelketako lehen kanporaketa Elgoibarko Gaztetxean. 
 



Elgoibarko kanporaketaren kronika
Saioa, gaueko 22:30tarako aurreikusita bazegoen ere atzerapen apur batekin hasi zen Jon Katalo gai jartzailearen gidaritzapean. Ederki bete zuen bere lana Jon-ek, gaiak ondo azalduz eta saioa naturaltasunez gidatuz.
Afaltzen elkartu ziren eta saioa entzutera hurbildu ziren bertsozaleei esker giro polita zegoen Elgoibarko Gaztetxean, bertsotarako leku aproposa ezpairik gabe.
Bertsolariei dagokienez, txispa haundirik gabe aritu zirela esan behar, tarteka ideia dizdiratsu edo erantzun dotoreak izan baziren ere. Ofiziokako lanetan aritu ziren egokien bertsolariak eta bertan Jokin Labayen Arrasatearra eta Xabat Galletebeitia Lekeitiarra nabarmendu ziren, lehenengoa erantzuten erakutsi zuen erregulartasunagatik eta bigarrena bere idea originalak bertsotara modu dotorean eramateagatik.  Nabarmentzekoa Hodei Iruretagoiena Zarauztarrak eta Xabat-ek koplatan eginiko saioa, erantzuna arrazoiari lotuz eta umore puntua gehituz saio borobila egin bait zuten, saioko gogoangarriena. Xabat bakarkakoan ezinean aritu zen ordea eta behera egin zuen. Aipagarria Egoitz Alkorta Mutrikuarrak erakutsi zuen erregulartasuna, bertsoak goitik behera ederki osatu zituen, baina ideia fresko falta nabaritu zitzaion. Bestetik, Maialen Velarde eta Maddi Gallastegi Zumaiarrak euren onenean aritu ez arren, entzulea harrrapatzeko gaitasuna erakutsi zuten.
Aurtengo Plazatik Gaztetxerako berritasuna, saioko irabazlea aukeratzeko orduan etorri zen. Epaileek emaniko epaiaz gain, entzuleak bertsolari gogokoena aukeratuz norbere bozka eman behar izan zuen. Entzuleek aukeratutakoa (Hodei) eta epaileen epaiak zioena (Jokin) bat ez zetorrenez, buruz-burukoa jokatu zuten elkarren aurka hamarreko txikian ofizioka. Azken saio honetan Jokin gailendu zen eta bide batez Mutrikuko gaztetxean jokatuko den finalerako txartela lortu zuen.

  Azken sailkapena:
  • Jokin Labayen              196 (Finalera zuzenean sailkatua)
  • Hodei Iruretagoiena        192,5
  • Egoitz Alkorta (Beano)        190
  • Xabat Galletebeitia        182,5
  • Maialen Velarde            175,5
  • Maddi Gallastegi        166,5
Hurrengo saioa, datorren ostiralean, Maiatzak 16  Debako gaztetxean izango da. Afaria 21:00etan eta saioa 22:30etan.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Elkarrizketak


Baltzola anaiak

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari