10 urte igaro dira Udal Kirol Patronatuak Olaizaga Kiroldegia gestionatzeko ardura hartu zuenetik. Urteurrenarekin bat eginez, hainbat datu eta zifra argitara eman dituzte Patronatutik.
Gipuzkoako kiroldegirik merkeena
Patronatutik helarazitako datuen arabera, Gipuzkoako merkeenak dira Olaizaga kiroldegiko abonuen prezioak.
Auto-finantziazioa %60ra hurbiltzea da Udal Kirol Patronatuaren helburuetako bat. Are gehiago, datozen urteetan portzentaia hori igotzen joatea eta Patronatua osotasunean erabiltzaileek finantzatzea da azken helmuga.
18 urte ditu Kiroldegiak
Adinez nagusi egin da Olaizaga kiroldegia. 1988an inauguratu zen eta lehen 8 urtetan enpresa pribatu baten esku egon ostean, 1996an Udal Kirol Patronatuaren gestiopean funtzionatzera pasa zen.
DATUAK:
Olaizaga kiroldegiko abonatuak
• 1996an: 1.200 abonatu
• 2006an: 3.200 abonatu
Jardueren eskaintza
• 16 ekintza
• 81 talde
• 1.000 erabiltzailetik gora hileko
• Jarduerarik arrakastatsuenak: igeriketa, spinning eta pilates ikastaroak
Doako eskaintza
• Urtean 200.000 doako erabilpen eskaintzen dira
• Federatutako 14 taldek entrenatu eta jokatzen dituzte partidak Kiroldegian
• 70 jubilatuk parte hartzen dute mantentze gimnasiako saioetan
• Institutuko ikasleek Kiroldegia erabiltzen dute soin ariketa klaseetarako
• Eskola Kiroleko 400 haurrek erabiltzen dute Kiroldegia
Azken 10 urtetako hobekuntza eta aldaketa batzuk
• Kantxako eta igerilekuetako teilatua aldatu
• Kantxako zolu sintetikoa aldatu
• Igerilekuko uren tratamendu sistemaren erreforma
• Ur beroaren sistema Legionellaren aurkako legedira egokitu
• Tabernako jangela aerobic ea antza gela bihurtu
• Bilera gela arte martzial klaseetarako gela izateko moldatu
• Kontserjearen bizilekua taldeentzako bilera gela eta lokaletarako egokitu
BLOGARIEN iritzia:
→(Ikus hemen) bloglari elgoibartar batek bere Blog-ean jarri duen iritzia. Elgoibar eta Kirolari buruz idatzi du.
|
Ederra publierreportaia mark spitz 2006-11-10 23:16:10 Aupa BARREN, Ederra publierreportaia egin diozuena Olaizagari. Merkeena izango da, datu objetiboa da hau, baina eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea, ordutegiak etb. neurtzerako orduan, zenbagarrena dago? Proposamen bezela: Zergatik ez duzue satisfazio inkesta bat egiten erabiltzaileen artean eta hori ere argitaratu hemen? Olaizagari kaduzidade data heldu zaio eta lehen bait lehen egin behar da zerbait. | Kritikak ere hor daude Iturri 2006-11-11 11:58:13 Mark Spitzek dio notizia hau publierreportajea dela. Iritzi bat da. Baina ez dakit, adibidez, Kiroldegiko zuzendariak gauza bera esango duen. Mark, hartu al duzu asti pixka bat publierreportajean bertan datorren "blog-larien iritzia" atala irakurtzeko? Gaztelaniaz dago, baina irakurri lasai. Ez dute erabiltzaileen satizfazio inkesta bat egin, konforme, baina kritikari tarte bat zabaldu diote. Eta zure iritzia ere hor dago. Eta ondoren etorriko diren iritzi eta komentario guztiek ere kabida izango dute. Izan ere, ez dago elgoibarren.net-ek satisfazio inkestarik egin beharrik. Zuk eta nik bezela, beste guztiek ere hemen daukate iritzia emateko aukera. Ni ere bat nator Kiroldegiak astindu bat behar duela esaten dutenekin. Merkeena izango da, ondo, baina horrek ez du esan nahi Elgoibarrek behar duen neurriko Kiroldegia denik. | Iturriri 2006-11-11 13:11:38 Guztiz ados nago zuk esandakoarekin. Nik, tarte honek nere opinioa emateko eman didan aukera bakarrik aprobetxatzea nahi izan dut nere opinioa emateko, besterik ez. Eta ondoren etorriko diren opinio guztiak errespetatzen ditut,guztiak aberasgarriak baitira. | Hobetu leike, baiņa ez da txarrena! Abel 2006-11-12 23:24:01 Nik beste herri batzuetako kiroldegixak probau dittut, eta Elgoibarkua onenetakua dala iruditzen jata. Ondarrukuakin konparauta, adibidez, alde haundixa dago bai garbittasun aldetik, eta baitta eta instalaziuen mantenimendu aldetik ere. Kontua da kriston mobimendua daguala eta bestelako biharrak ere sortu dirala... Elzo soziologuak garbi esan zaban zein dan euskal gizartiak 30 urtian eduki daban aldaketa haundixena: "elizak hustu dira, eta gimnasioak bete". Lehen jangoikua gurtzen zan, eta oin gorputza. Nik uste dot kristoren martxia daguala Elgoibarren kirol aldetik, bariedade haundixa eta kalidadez oso ona. Biharbada kiroldegiko instalaziuak geratu dira urri... Ia ba, noiz dira hauteskundiak? | Nire iritzia Ramon Mugica 15.376.997w 2006-11-13 10:09:05 Aupa Mark. Ohituta gaude daturik kaleratzen ez danian "oscurantismo" dala esatera eta datuak kaleratzen ditugunean "publireportaia". Ez dot uste horrela denik. Datu objetibuak aztertuta ez nago bat ere ados zure pertzepzioarekin. Ordutegiak aztertzen baditugu kiroldegi gehientsuen gainetik gaude egunean irekitzen ditugun ordu kopurua eta urtean irekitzen ditugun egunen kopurua kontutan hartuta. Aztertu ezazu baita ere gure ikastaroen ordutegien eskaintza ea horrelakorik aurkitzen duzun. Kalitateaz hitzegiterako orduan ez dakit gure monitoreen kalitateaz hitzegiten ari zaren edo beste zerbaitetaz hitzegiten duzun. Aztertu ezazu baita ere euskarari ematen diogun tratamentua eta sartu ezazu hori ere kalitatearen sakuan. Abunuak merkeenak izateaz gain aztertu kiroldegia eta Mintxeta herritarrentzat daukan kostua, kirolak herritar bakoitzarentzat daukan prezioa.... Kontutan izan baita ere langileen kopurua zure azterketa egiterako orduan. Kiroldegiak hainbat berrikuntza behar dituela argi dago baina gu ere, urtero, daukagun baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatzen gara eta edozein elkarte edo klub bezala gu ere aurrekontu batzuri lotuta gaude. Eta proposatzen duzun kalitatezko inkesta horretan galdetu baita ere ea jendea prest dagoen ordaintzen duena baino gehiago ordaintzera, kalitatezko zerbitzu hobeago bat jasotzeko. Ramon Mugica | Biharretara egokittu behar da Kiroldegix Iturri 2006-11-13 10:50:15 Nik ere Abelek hartu daban arrastuari heldu nahi diot: "Elizak hustu eta gimnasioak bete dira". Ez dakit zenbat urte diran Kiroldegixa egin zala (20 urte baiņo gehixao?), baiņa orduko biharrak eta gaur egunguak ez daukate zer ikusirik. Gizartia izugarri aldatu da, eta orduan balekua zana gaur eskas geratu dala uste dot. Egokitze lanek kostu bat daukate, esfortzu bat eskatzen debe, baiņa egin beharrekuak dira. Eta Udalak ere berari dagokixon arduria hartu behar deu. Hauteskundiak 2007ko maiatzian dira, Abel. Badirudi gai hau alderdiren baten karteran daguala. Etara karteratik eta hasi lanian! |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |