Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Eskerrak ematearen lana PDF Inprimatu ePosta
Mikel Olaizola   
2008-05-08 21:54

Image
Esker txarrekoak gara gero, esker txarrekoak eta memoria gutxikoak. Kosta egiten zaigu atzera begiratu eta norbaitek behin egindako lana ikustea, baloratzea.  Beti hor egon dela iruditzen zaigulako, inork inoiz lehen pausoa eman behar izan zuela oroitzen ez dugulako, akaso. Eta ez gara konturatzen bide beraren pausoak garela gu ere, aurrera baino begiratzen ez dugunak tamalez, atzekoaren beldur den ziklistak bezala.

 

Behin pausoa ematera ausartu ziren haiei esker, Elgoibarko bertsoaren desertua ez da horren desertu gaur. Haien ausardiari esker galdu genion beldurra mikrofonoari, ez gara horren koldarrak orain. Norbere lana baloratzen irakatsi ziguten, egindakoarekin poztu eta tristetzen, gure buruekin haserretu eta adiskidetzen. Ia dena zor diegu beraien pausoz markatutako bidean gidatu gintuztenei. Isilpeko lanean etengabe jardun zuten haiek, medailarik jasoko ez duten arren, gure ohore handienak merezi dituzte.

Haien eskutik jasotakoa baliatuz, maiatzak ekarri ohi duen bertsoaren olatuan, aurten ere ohiturari jarraituko diot. Baina, beste behin ere ez dut asmatuko eskerrak ematen,  bertsoak dituen neurri lotuetan esan beharreko denak esaten. Beste behin ere ez dira azalduko nire izenaren atzean daudenen izenak.

Jaso dezatela nire “eskerrik asko” sentituena, izenik aipatu ez dudan testu honetan. Izana aipatuta badakitelako beraiek beraietaz ari naizela. Haiei zor diegulako, bidean aurrera egiten saiatuko gara; noizbehinka atzera begiratuz, eta nostalgiaz betetako irri eta malkoak botaz.

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Animo
Ira 2008-05-09 07:30:20
Gaur ere bertsoarekin eta zurekin hitzordu. Zu kantuan zauden bitartean izango dugu zure akordua eta emango dizkizugu animoak, mordua. 
Gaur arratsaldean bertsozaleok Elgoibarko Ikastolan dugu zita. Mikel mikrofono aurrean jarrita eta guk parean txalo jotzen erakutsiko dugu merezitako irrika. Jakin, gaur ere malkoak atera zaizkigula zuk idatzitakoa irakurrita. 
Animo geroko saiorako. Laguntzarik batere ez dizut eman entrenamenduetarako, baina etxean eta lagun artean seguru izan duzula nahiko. Eta jakin gero hor izango garela eta animorik ez zaizula faltako. 
Tente eta tentuz kantatu eta batez ere gozatu.
Animo
zozomikote 2008-05-09 19:40:44
Aupa Mikel, kontuan izan bidean dabilena, noizbait, bidegile ere bihutzen dela! 
Animo!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Elkarrizketak


Baltzola anaiak

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

hxluxxzr
Abuztua 16, 2009 (03:30)

zizglqpx
Abendua 30, 2009 (17:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko