Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Bertsoa protagonista barixaku honetan
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Ez gatozela tximinotik?!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Bertsoa protagonista barixaku honetan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-05-08 14:22
Klik haundi ikusteko
Iaz, Mikel Olaizola (mikrofono aurrean) txapeldunorde izan zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.
 
Bertsolaritzarekin lotutako bi ekitaldik bat egingo dute bihar, barixakua (maiatzak 9). Batetik, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren saioa izango da Elgoibar Ikastolan. Eta bestetik, Plazatik Gaztetxera bertsolari txapelketaren lehenbiziko kanporaketa jokatuko da Elgoibarko Gaztetxean.
 

    1- Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Klik haundi ikusteko
Elgoibar Ikastolan egingo da bihar (hilak 9) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saio bat, Bertsolaritza Irakaskuntzan izeneko egitasmoaren barruan. Txapelketa bi arlotan jokatuko da: bat-batean eta bertsopaperetan. Txapelketari 15:00etan emango zaio hasiera, baina bat-bateko saioa 16:00etan hasiko da Ikastolako frontoian, eta bertan, Mikel Olaizola elgoibartarrak kantatuko du.
 
    2- Plazatik Gaztetxera 2008
Bertsolari gazteei plaza berriak eskaini eta bide batez gaztetxeen arteko loturak sendotu asmoz, abian da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen VII. txapelketa.
Aste honetan bertan, maiatzak 9an, jokatuko da lehenbiziko kanporaketa Elgoibarko gaztetxean. Afaria 21:00etan hasiko da eta saioa 22:30etan. Afaritarako tiketak Elgoibarko gaztetxean eskuratu litezke.

Lehenbiziko kanporaketan parte hartuko duten bertsolariak:
    •Egoitz Alkorta
    •Xabat Galletebeitia
    •Jokin  Labaien
    •Maddi Gallastegi
    •Hodei Iruretagoiena
    •Maialen Velarde

Saio bakoitzean bertsolariek honako lan hau burutu beharko dute
:
    •Ofizioka 3na bertso 8ko handian
    •Ofizioka 3na bertso 8ko txikian
    •Koplatan 4na kopla
    •Gai bati 2 bertso doinu eta neurri librean
Buruz-burukoa:
    •Ofizioka 3na bertso 10eko txikian

Hiru aurresaioetan eta finalean, epaimahai bera izango dute bertsolariek
Publikoak gustukoen duen bertsolaria aukeratu ahal izango du, eta epaimahaiarengandik puntu gehien jasotzen dituen bertsolariak eta publikoak aukeratutakoak buruz-burukoa jokatuko dute. Azken saio honetan puntuaziorik altuena lortzen duena izango da saioko irabazlea. Epaileen eta publikoaren erabakiak bat egingo balu, ez litzateke buruz-burukorik jokatuko eta zuzenean sailkatuko litzateke bertsolaria.

Hurrengo kanporaketak
:
  • MAIATZAren 16an Debako Gaztetxean
  • MAIATZAren 23an Soraluzeko Gaztetxean
      • Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako , eta gainontzeko hiru finalistak puntuazioaren arabera aukeratuko dira.

Finala:
  • MAIATZAren 31an Mutrikuko Gaztetxean
 
 
 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Elgoibar
Badirudi azken egunotan gure herrixan izena mundu ...
(beltxa)

zorionak Aitor
asko poztennaiz,segi holaxe, jator jator irriparre politorrekin.
(eskarne)

IMH Ingeniaritza Eskola
IMH Ingeniaritza Eskolaren helburu nagusietakoak d...
(IMH Ingeniaritza Eskola)

Eskerrak Asierri
Pasa egin zait esatea. Eskerrak Asierri azalpenagatik.
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 14 bisitari eta baimendutako 1