| Bertsoa protagonista barixaku honetan |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-05-08 14:22 | ||
|
Bertsolaritzarekin lotutako bi ekitaldik bat egingo dute bihar,
barixakua (maiatzak 9). Batetik, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari
Txapelketaren saioa izango da Elgoibar Ikastolan. Eta bestetik,
Plazatik Gaztetxera bertsolari txapelketaren lehenbiziko kanporaketa
jokatuko da Elgoibarko Gaztetxean.
1- Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Elgoibar Ikastolan egingo da bihar (hilak 9) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saio bat, Bertsolaritza Irakaskuntzan izeneko egitasmoaren barruan. Txapelketa bi arlotan jokatuko da: bat-batean eta bertsopaperetan. Txapelketari 15:00etan emango zaio hasiera, baina bat-bateko saioa 16:00etan hasiko da Ikastolako frontoian, eta bertan, Mikel Olaizola elgoibartarrak kantatuko du.
2- Plazatik Gaztetxera 2008
Bertsolari gazteei plaza berriak eskaini eta bide batez gaztetxeen arteko loturak sendotu asmoz, abian da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen VII. txapelketa. Aste honetan bertan, maiatzak 9an, jokatuko da lehenbiziko kanporaketa Elgoibarko gaztetxean. Afaria 21:00etan hasiko da eta saioa 22:30etan. Afaritarako tiketak Elgoibarko gaztetxean eskuratu litezke. Lehenbiziko kanporaketan parte hartuko duten bertsolariak: •Egoitz Alkorta •Xabat Galletebeitia •Jokin Labaien •Maddi Gallastegi •Hodei Iruretagoiena •Maialen Velarde Saio bakoitzean bertsolariek honako lan hau burutu beharko dute: •Ofizioka 3na bertso 8ko handian •Ofizioka 3na bertso 8ko txikian •Koplatan 4na kopla •Gai bati 2 bertso doinu eta neurri librean Buruz-burukoa: •Ofizioka 3na bertso 10eko txikian Hiru aurresaioetan eta finalean, epaimahai bera izango dute bertsolariek Publikoak gustukoen duen bertsolaria aukeratu ahal izango du, eta epaimahaiarengandik puntu gehien jasotzen dituen bertsolariak eta publikoak aukeratutakoak buruz-burukoa jokatuko dute. Azken saio honetan puntuaziorik altuena lortzen duena izango da saioko irabazlea. Epaileen eta publikoaren erabakiak bat egingo balu, ez litzateke buruz-burukorik jokatuko eta zuzenean sailkatuko litzateke bertsolaria. Hurrengo kanporaketak :
Finala:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























