Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Blogak arrow Bide Gorriak
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Bide Gorriak PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2008-05-07 22:17
Asier Etxaniz
Urte bukaeran hasiko omen dira Maltzagarainoko bide gorria egiten. Ezin esango dut kontra nagoenik, baina bide gorriak egitekotan, lehenagoko lanak badaudelakoan nago, izan ere, arrisku handiegirik gabe joan daiteke gaur gaurkoz, nola oinez hala bizikletaz Maltzagara, bide gorri hau egitera doazen leku beretik.

Maltzagarako joan etorriak, aisialdirako baino ez du balio, ez da hau inora eramango gaituen bidea. Premia handiagokoa begitantzen zait adibidez, herriko ikastetxe, industrialde eta kirol istalazioak lotuko lituzkena. Konparazio baterako, ondorengo eraztun hau osatuko nuke bide gorriz:

Foruen Plaza - Instituto-Mekanika - IMH-Mintxeta - Albitxuri - Lerun - Arriaga - Ibaitarte - Herri Eskola - Santa Klara - Olaso - Foruen Plaza

Honek bai emango liguke aukera, aisialdirako ezezik, gure bizimodua aldatzen hasteko. Ez diogu bada kotxe gehiegi dabilela errepidean? Ez diogu bada gero eta zailagoa dela lana, aisialdia, familia bizitza uztartzea?

Herri honetan Industrialde asko ditugu, altzairu eta hormigoizko bazter itsusi eta mortuak. Bada garaia beste era batera planteatzeko gune hauek. Bide gorriak huskeria dira, guneoi autobus, tren edo tranbia geltokiak falta zaizkie, bertan geldituko diren autobus, tren edo tranbiekin. Guneoi Tamainako jangela publikoak, parkeak, haurzaindegi, zahar etxe, liburutegi eta kirol istalazioak falta zaizkie.

Ez dut ukatuko, herriek asko irabazi dute lantegiak hirigunetik kanpora aterata, baina lan eremuek eta langileek oro har, asko galdu dute bidean, zer esanik ez, lantokira ordubete baino gehiago egin behar duenak.

Gerorako Ermuaran eta Maltzagarako bide gorriak.



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Ideia ona da
Trachurus 2008-05-08 13:04:50
Argi dao lehenengo gauzia garraio publikuakin gune hauek lotzia dala, baina oso ondo legoke Elgoibartarrok bizikletak, aisialdirako ez ezik, lanera, erosketak eitxera etab. juteko erabiliko bagenitu. Ni aspertuta nao egunero kotxia hartzen, gasolinatan diru mordua gastatzen, aparkatzeko lekurik topau ezinda ibiltzen... Gure orografiak ez du asko laguntzen, baina merezi dabala uste dot.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez