Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Eskerrak ematearen lana
2 erantzun


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Bide Gorriak
erantzun 1


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Elgoibarko Itzulia 2008


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Txikien handitasuna

Barren astekaria

Mediateka


2008ko inauteriak

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Bide Gorriak PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2008-05-07 23:17
Asier Etxaniz
Urte bukaeran hasiko omen dira Maltzagarainoko bide gorria egiten. Ezin esango dut kontra nagoenik, baina bide gorriak egitekotan, lehenagoko lanak badaudelakoan nago, izan ere, arrisku handiegirik gabe joan daiteke gaur gaurkoz, nola oinez hala bizikletaz Maltzagara, bide gorri hau egitera doazen leku beretik.

Maltzagarako joan etorriak, aisialdirako baino ez du balio, ez da hau inora eramango gaituen bidea. Premia handiagokoa begitantzen zait adibidez, herriko ikastetxe, industrialde eta kirol istalazioak lotuko lituzkena. Konparazio baterako, ondorengo eraztun hau osatuko nuke bide gorriz:

Foruen Plaza - Instituto-Mekanika - IMH-Mintxeta - Albitxuri - Lerun - Arriaga - Ibaitarte - Herri Eskola - Santa Klara - Olaso - Foruen Plaza

Honek bai emango liguke aukera, aisialdirako ezezik, gure bizimodua aldatzen hasteko. Ez diogu bada kotxe gehiegi dabilela errepidean? Ez diogu bada gero eta zailagoa dela lana, aisialdia, familia bizitza uztartzea?

Herri honetan Industrialde asko ditugu, altzairu eta hormigoizko bazter itsusi eta mortuak. Bada garaia beste era batera planteatzeko gune hauek. Bide gorriak huskeria dira, guneoi autobus, tren edo tranbia geltokiak falta zaizkie, bertan geldituko diren autobus, tren edo tranbiekin. Guneoi Tamainako jangela publikoak, parkeak, haurzaindegi, zahar etxe, liburutegi eta kirol istalazioak falta zaizkie.

Ez dut ukatuko, herriek asko irabazi dute lantegiak hirigunetik kanpora aterata, baina lan eremuek eta langileek oro har, asko galdu dute bidean, zer esanik ez, lantokira ordubete baino gehiago egin behar duenak.

Gerorako Ermuaran eta Maltzagarako bide gorriak.



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Ideia ona da
Trachurus 2008-05-08 13:04:50
Argi dao lehenengo gauzia garraio publikuakin gune hauek lotzia dala, baina oso ondo legoke Elgoibartarrok bizikletak, aisialdirako ez ezik, lanera, erosketak eitxera etab. juteko erabiliko bagenitu. Ni aspertuta nao egunero kotxia hartzen, gasolinatan diru mordua gastatzen, aparkatzeko lekurik topau ezinda ibiltzen... Gure orografiak ez du asko laguntzen, baina merezi dabala uste dot.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
Hurrengoa >

Bideo inkesta

Zine agenda

Elkarrizketak


Iņaki Lazarobaster

Azken komentarioak


Omenaldia? jajajajajja
Omenaldia tipo honi? En fin,ze azkar ahaztu dit...
(Pega)

Animo
Aupa Mikel, kontuan izan bidean dabilena, noizbait, bidegile ere bihutzen dela! Animo!
(zozomikote)

Animo
Gaur ere bertsoarekin eta zurekin hitzordu. Zu kan...
(Ira)

Ideia ona da
Argi dao lehenengo gauzia garraio publikuakin gune...
(Trachurus)

Bide Gorriak
Hona erantzun bat: Bide gorriak
(Asier Etxaniz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Red Road (Ongarri zine-kluba)
Maiatza 13, 2008 (22:15)

53 dias de invierno (Ongarri zine-kluba)
Maiatza 14, 2008 (22:15)

XXY (Ongarri zine-kluba)
Maiatza 15, 2008 (22:15)

Agenda osoa ikusi
Ekitaldi bat gehitu

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 10 bisitari