Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Urte bukaeran hasiko dira Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorria egiten PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-05-07 14:11
Klik haundi ikusteko
Bidegorriaren hasiera.
 
    Diputatuen Kontseiluak Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorria berria eraikitzeko proiektua onartu du. 2,6 km. Izango ditu eta aurreikusitako aurrekontua 1,768.616 eurokoa da.
 
 
 
 

Hasiera batean 2007an ziren bidegorria eraikitzekoak, baina lanak atzeratu egin ziren eta 2008an egingo zituztela zabaldu zuten diputaziorik. Azkenean, badirudi, oraingo honetan 2008ko ondarrean hasiko direla lanak.
  Lotura duten albisteak: Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapen Iraunkorreko Departamentuaren ekimenez, ontzat eman du bizikletari eta oinezkoentzako Elgoibar-Maltzaga bidearen zatia egiteko proiektua. Ontzat eman du, era berean, eraginpeko ondasunak eta eskubideak hartu beharrekotzat jotzea eta Eusko Jaurlaritzari lanak presakotzat jo ditzan eskatzea.

Aurrekontua
Aurreikusitako aurrekontua  1.768.616€ da, eta lanak egiteko epea, berriz, 4 hilabetekoa, haiek hasten direnetik aurrera kontatuta, urte bukaeran hasiko baitira, desjabetzeko eta enkanteko izapideak egin ondoren, betiere.

2,6 kilometroko luzera
Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorriak 2,6 km izango ditu eta saneamendu lanak gauzatu bitartean egindako plataformaren gainean jarriko da, bizikletari eta oinezkoentzako bide gisa egokitu ondoren. 

Ibilbidea
Bidegorri hori Elgoibarko San Roke bailara eta Xilixion kalea lotzen dituen Deba gaineko zubian hastean da, Andikano baserrirako sarbidean. Hortik aurrera Deba ibaiaren paraleloan doan bideari jarraituko dio gutxi gorabehera. Bidegorriaren ibilbidea Laupago, Erdiko eta AP-8 autobidearen azpiko zentral hidroelektrikoen ondotik joango da, Maltzagako biribilgunearen aurrean bukatuz.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 

Ibaitik oso gertu dagoen gunearen  topografia zailak eta ingurumen aldetik jarduketak izango dituen mugak kontuan hartuta, derrigorrezkoa da luzetarako trazatua egitea, eta nahiz eta maldak ahal den neurrian lautu, trazatua aldakorra izango da eta zenbait aldapa izango ditu. Bidexka-bizikleta motako sekzioak 3,5 metro izango ditu, nahiz eta  pixka bat estutu puntu batzuetan, eta  oinezkoek eta bizikletariek erabili ahal izango dute batera (lehentasuna oinezkoek izango dute eta bizikletariek ezingo dute orduko 20 kilometroko abiadura gainditu); sartzeko baimena duten motordun ibilgailuek ere erabili ahal izango dute lehen 300 metrotan.

Zorua eta argiztapena
Zoru mota aglomeratu asfaltiko beltza izango da. Elgoibarko herrigunearen eta Andikano baserriaren artean egun dauden argiak aldatu egingo dira eta egokiagoak jarri.  Gainerako trazatuan kanalizazioa egingo da, etorkizunean ibilbide osoan argiak jartzeko aukera emanez.

Eibar eta Soraluzeraino luzatzeko aukera
Bidegorri hori  etorkizunean Eibar eta Soraluze aldera luzatzea bideragarria ote den aztertuko du Garapen Iraunkorreko Departamentuak, Gipuzkoako bidegorrien oinarrizko sarean lotura-gune garrantzitsua baita.


 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Bide Gorriak
Asier Etxaniz 2008-05-08 09:34:54
Hona erantzun bat: Bide gorriak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Elkarrizketak


Baltzola anaiak

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

hxluxxzr
Abuztua 16, 2009 (03:30)

zizglqpx
Abendua 30, 2009 (17:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko