Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako Sailetik adierazi dutenez, sei urte barru garbi egongo da Deba ibaia. Apraizko depuradora eraikitzeko lanak amaitzear daude eta bailarako gainerako depuradorak eta kolektoreak 2010erako martxan egotea espero dute.
Europako ibairik kutsatuenetakoa
Gipuzkoako ibairik kutsatuena eta Europako kutsatuenetakoa da Deba Ibaia. Deba ibarrean bizi diren 135.000 biztanleen %93ak isurtzen ditu egun arazi gabeko ur zikinak Deba ibaira. Debak eta Mutrikuk bakarrik dituzte une honetan martxan ur zikinak arazteko plantak.
Hemendik sei urte barru, 2012an, Leintz-Gatzagan jaio eta Deban itsasoratzen den ibaia guztiz garbi egongo dela aurreratu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako Sailak.
Apraizko depuradora ia prest dago
Elgoibarko hondakin-ur guztiak bideratuta eta Maltzaga eta Apraiz bitarteko kolektoreak martxan hasteko prest daude. Hodiek 5 kilometro pasatxoko luzera dute eta 10 milioi euroko kostua izan dute. Apraizko depuradorak, berriz, 13,5 milioi euroko kostua izan du. Urtebeteko atzerapenarekin bada ere, amaitzear daude eraikuntza lanak.
Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze eta Elgoibarko ur zikinak iritsiko dira Apraizko depuradorara.
Aurrekontuaren heren bat Deba ibaia garbitzeko
1994an eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzak ibaien gaineko eskumena. Orain arte 375 milioi euro inbertitu ditu ibaien saneamenduan. Dirutza honen heren bat (102 milioi euro) Deba ibaia garbitzeko bideratu dira. Saneamendu lanekin amaitzeko 66 milioi euro gehiago inbertituko ditu Ingurumen Sailak eta dagoeneko 65 milioi euro erabili dira.
Bailarako beste depuradorak
• Deba (Arronamendi) eta Mutrikuko urak arazteko plantak martxan daude
• Bergara (Mekoalde) 2007ko uztailerako amaituta egongo da
• Arrasate (Epele) 2010ean amaitzea espero dute.
* 95,3 milioi euroko kostua izango dute bailarako depuradora eta kolektoreek.
|
Berri pozgarria 2006-11-10 12:38:30 Berri pozgarria, gure ibaia garbi izatea benetan zoriontzekoa iruditzen zait. | sineskaitza ander 2006-11-10 12:44:08 nerbioi ibaia ere 200rako garbi egongo zela esaten zuen gorordok | Hamaika ikusteko jaixo gera! Iturri 2006-11-10 12:51:51 Oso ona Ander! Hamaika ikusteko jaixo omen giņan, baiņa, zoritxarrez, kostau bihar jaku Deba ibaixa garbi ikustia! Hala ere, nik ere positibua izan nahi dot,eta, porsiakaso, uztailleko arratsalde sargorixetan baiņu bat hartzeko leku polit baten billa hasiko naiz. | gure semiek peskan usuenian? aitor 2006-11-10 13:12:21 Ba nire txikitako hainbat gogoramen durangoko ibaizabal errekan eta oromiņoko erreketan daude. Kaņubera sistrin batzuk hartu eta arrankari bila ibiltzen giņan, arrankari bila edo... momentu majikoak. Gure semiak ez dute izan inongo kontakturik deba ibaiakin, eta tristia dala pentsetan dot. Ea betetzen dan esandakoa eta denon artean lortzen dogun erreka gureganatzea eta ez pasadan gure kakapoltsak eramaten dituen zerbait izatea bakarrik. aupa elgoibar! | Eta, non dago baserria?? - 2006-11-10 15:23:57 Ez daukat inongo dudari, bai, berri pozgarria da Deba ibaia garbi izatea. Baina, non dago horrenbeste urte zituen Apraiz baserria?? | ona! J.B 2006-11-10 17:56:18 berri pozgarrixa benetan | Eta zer suposatzen du Deba garbitzeak Lillo 2006-11-13 14:09:34 Eta zer esan nahi du "erreka garbi egongo dela" esaten dugunean? Hain zuzen ere "guk sortutako zikinak geu garbitzeko gai izango garela teknologia jakin baten bidez". Hau da, Deba erreka teknologiaren aurrerapenak zikindu zuen, eta orain teknologia-aurrerapen hori gai izango da bere zikinkeria garbitzeko. Baina zikintzen jarraituko dugu, eta zikinkeria hori garbitu ahal izateko energia pilo bat kontsumitu eta sortu beharko dugu. Eta horretarako, noski, ozono-geruzan beste zulotxoren bat egin beharko dugu halabeharrez... Horrelaxe funtzionatzen du honek, ez gaitezen engainatu. Honek ez dauka amaierarik. | Gerra galduta daukagu... Lillo 2006-11-13 14:13:03 Deba ibaia garbitzeko borroka irabaziko dugu, baina gerra galduta daukagu. 2012an beste arazo batzuk etorriko dira: boladaka ez da urik egongo errekan... | Lillori 2006-11-13 16:12:26 Lillo, zure planteamenduak ez zaizkit aproposak irudutzen, dena pesimismoz ikusten dezu. Zein da zure proposamena? Ezer ez egitea? Deba ibaia garbia egotea oso gauz ederra izango litzateke, zure pesimismoak pasiboa ez dut ulertzen. Garbitzera doazelako ere kexak? Mesedez. | Lillorekin Lur 2006-11-14 11:31:44 Nik ere nahiago ditut begiak zabalduta egiten diren kritikak, begiak itxita ematen diren txaloak baino. | 2006-11-14 12:22:04 Lur-i erantzunez, besteon iritzia, begiak itxitako txaloak al dira? Ez nago zurekin ados Lur. Bakoitzarentzat begiak irekita edo itxita gauza desberdinak izan daitezke. | Ez dut hori esan Lur 2006-11-14 13:27:15 Sentitzen dut gaizki ulertu badira nere berbak, baina ez nuen esan nahi notizia honen gainean izan diren aldeko jarrerak "begiak itxitako txaloak" direnik. Ez horixe! Bakoitzak jakingo du txaloak zelan eman (nahi) dituen. Denontzako ona izan beharko lukeen notizia baten aurrean (Deba ibaia garbitzea notizia ona da), Lillok erakutsi duen ikuspegi kritikoa gustatu zait. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |