Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Juan Sol fitxatu du Chelsea futbol talde ingelesak
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Ez gatozela tximinotik?!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Juan Sol fitxatu du Chelsea futbol talde ingelesak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-11-09 10:00
Klik haundi ikusteko
Londoneko talde boteretsuak Espainian duen ordezkaria izango da Juan Sol elgoibartarra. Abramovich aberatsaren talderako talentudun jokalariak bilatu eta topatzea izango da jokalari ohiaren zeregin nagusia.

 

 

 

 

Jose Mourinhok eta Roman Abramovichek Espainian duten espioia izango da aurrerantzean 59 urteko elgoibartarra. Bere lana: Espainia guztitik zehar partiduak ikustea. Lehen mailan ari diren jokalariez gain, batez ere, 15-16 urteko jokalari gazteak ikusi eta harribitxiak beste inork baino lehen aurkitu beharko ditu.

Chelsea-ren filosofia aldaketa
Dirutza izugarriak ordainduz munduko jokalaririk onenak (Ballack, Drogba, Sevchenko…) fitxatzeagatik egin da ezagun Roman Abramovich errusiarraren Chelsea futbol taldea, baina munduko jokalari gazterik onenak ere beretzako nahi ditu erraldoi ase ezinak. Espainiako jokalari gazteek daukaten dena eman beharko dute aurrerantzean Juan Sol harmailetan ikusten badute. Elgoibartarra konbentzituz gero, Chelsea moduko talde baten jokatzeko ametsa egi bihurtzetik hurbilago eduki dezakete.

Aspaldiko lagun baten deia

Klik haundi ikusteko
Frank Arnessen mediku daniarrarekin zuen adiskidetasunaren bitartez iritsi da Juan Sol Chelsea-ra. 1982an iritsi zen Arnessen Espainiara Valentziako medikua izateko. Han ezagutu zuten elkar daniarrak eta elgoibartarrak, eta gaur arte mantendu duten harremanari esker jaso du Chelsearen deia Solek. Talde Ingeleseko kirol zuzendaria da Arnessen.

 

Biografia:

Klik haundi ikusteko
• Izen osoa: Juan Sol Oria
• Jaiotza data: 1947/09/13 (Elgoibar)
• Debuta: 1965/09/04
• Postua: atzelaria
• Taldeak: Elgoibar, Valencia (1965-1975, 1979-1981), Real Madrid (1975-1979).
• Espainiako selekzioarekin internazionala: 28 alditan (gol bat)
• Tituloak: Valentzarekin (Liga bat, Kopa bat eta Recopa bat). Real Madrilekin (3 Liga).
Erretiratu ostean Valentzia F.C taldeko delegatua izan zen.

Ikus hemen: Valentzia F.C taldean lortu zituen estatistikak

 


 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ZORIONAK
2006-11-09 12:51:40
ZORIONAK SOL JAUNA, SORTE ONA IZAN DEZAZULA CHELSEA TALDEAN.
foballzale 2006-11-09 22:43:00
Realak ere beharko du zer edo zer, Juan Sol, Jon Eguzki edo John Sun. 
Ea Sol jaunak ez dizkigun eramaten euskal taldeetako figura guztiak Ingalaterrara, bestela danak segundara xuxen-xuxen...



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Elgoibar
Badirudi azken egunotan gure herrixan izena mundu ...
(beltxa)

zorionak Aitor
asko poztennaiz,segi holaxe, jator jator irriparre politorrekin.
(eskarne)

IMH Ingeniaritza Eskola
IMH Ingeniaritza Eskolaren helburu nagusietakoak d...
(IMH Ingeniaritza Eskola)

Eskerrak Asierri
Pasa egin zait esatea. Eskerrak Asierri azalpenagatik.
(elgoibartarra)

Arrixaga auzoa
Jaiotzaz kaletarra naiz baina bizitzan zati haundi...
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari