Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Elgoibarko hiru bizilagun atxilotu dituzte Zaratamoko enpresa batean kobrea lapurtzeagatik
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Elgoibarko hiru bizilagun atxilotu dituzte Zaratamoko enpresa batean kobrea lapurtzeagatik PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-04-30 10:34
Klik haundi ikusteko
Ertzaintzaren agenteek Elgoibarko hiru bizilagun: G.L. (19 urte), N.G. (26 urte) eta I.L.B. (36 urte) atxilotu zituzten martitzenean (apirilak 29), Zornotzan, Zaratamoko enpresa batean ia 3.000 kilo kobre ostea egotzita.
 
Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez, atxilotuak iristeko oso zaila den inguru batean harrapatu zituzten, Boroa auzoko auzo-bide baten ondoan, turismo batean kobrezko piezetako batzuk sartzen ari zirenean. Ostutako kobrearen erdia berreskuratu dute.

Klik haundi ikusteko
Kobre hodiak.
Gertakariak joan zen domekan, hilak 27, izan ziren. Zaratamoko enpresa bateko arduradunak kobrezko material ugari ostu ziotela jakinarazi zion Ertzaintzari telefono dei baten bidez, eta ostutakoaren zati bat enpresatik gertu dagoen ibai baten bazterrean aurkitu zutela gaineratu zuen. Agente batzuk bertaratuta, kobrezko 25 pieza (hurrupadurak), guztira 800 kilotik gora, eta hiru ontzi pneumatiko eta nylonezko soka batzuk aurkitu zituzten, polearena eginez ostutako materiala ibaiaren ertz batetik bestera eramateko prest.
Ertzaintzaren segadan erori ziren
Egun horretan bertan, Zornotzako Udaltzaingoak kobrezko materiala zuten 20 bat pakete aurkitu zituen asfaltatu gabeko pista batean, bertara iristeko oso zaila den toki batean, Boroako gasolina zerbitzugunetik 2 kilometrora. Ertzainak bertaratu ziren eta, aurkitutako materiala aztertu ondoren, Zaratamoko enpresan ostutako material guztiaren zati bat zela baieztatu zuten. Jarraian, Ertzaintzak zaintza operazio bat jarri zuen ostutako materialaren inguruan, lapurretaren egileak material hori guztia ibilgailuren batean eramatera helduko ziren zain.
Astelehenean, goizeko bederatziak aldera, Nafarroan matrikulatutako Opel turismo bat, Astra Caravan modelokoa, agertu zen bertan. Zaintza lanetan ari ziren ertzainek hiru gizonezko ikusi zituzten bertatik jaisten eta ostutako materiala bertan sartzen. Jarraian, zenbait patruilak ibilgailua geldiarazi eta, autoaren atzeko aldean ostutako kobrea zeramatela baieztatuta, atxilotu egin zituzten D.G.L. (19 urte), N.G. (26 urte) eta I.L.B. (36 urte) Elgoibarko bizilagunak, ondarearen kontrako delitu bat egin izana egotzita. Ertzaintzak ikerketa zabalik du oraindik ostutako gainerako material guztia berreskuratzeko.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1