Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow ONA txartela Elgoibarrera heldu da
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Gure amaren etxea


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Agur eta ohore


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Barren astekaria

Gida komertziala

ONA txartela Elgoibarrera heldu da PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-04-29 13:21
Klik haundi ikusteko
 
ONA, Osasun Nortasun Agiria, osasun txartel elektroniko berria da. Herri-erabilera anitzekoa, guztiok ezagutzen dugun Osasun Txartel Indibiduala (Osakidetzaren egungo txartela) ordezkatuko du.
 
 
 


Txartel berri honi prestazio gehigarri garrantzitsuak dituzten osagarri teknologikoak gaineratu zaizkio. Horri esker, osasun-erabilerakoak ez diren beste hainbat tramite egiteko ere balioko du. Besteak beste, berme eta segurtasun osoz izapide digitalak egiteko aukera eskainiko du, bai Administrazioarekin (udalak, aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Administrazioa), bai hirugarren pribatuekin. Izan ere, "ONA"ren zerbitzu batzuk aipatzearren, aukera ematen du kiroldegian edo garraiobide publikoetan sartzeko, udal-liburutegian liburu bat erreserbatzeko edo banku-erakundeekin harremanetan jartzeko.

Bost urte barru, ONA bakarrik
Aurreikuspenen arabera, bost urte barru ordezkatuko du Ona txartelak egungo Osasun txartel indibiduala.

Nola eta non lortu daiteke ONA txartela?
Oso erraz eta Doan. Eskaeraren tramitea egiteko beharrezkoa den bakarra, orain arteko Osasun Nortasun Txartela eta NANa aurkeztea izango da.

KZgunera edo edozein osasun-etxeetara ere jo daiteke informazio eske, edota Eusko Jaurlaritzak herritarrei erantzuteko (Zuzenean) duen 012 telefonora deitu.
ONAren dagoeneko hedapenaren inguruko informazioa eskaera guneetan jaso daiteke. Bestelako zalantzak argitu nahi izanez gero, teknikoak edota gainontzekoak, 900 840 884 telefono zenbakira dei egin daiteke.




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


redios!!!
redios!!! hamaika ikusteko jayuak gaituk! gauza ra...
(ilargi)

Lotsagarria
Bai, neu ere konforme nago aurreko biekin. Zertara...
(Migel A.)

Lotsagarria
Urtero igual!!!Noski, kaltea eragien dutenak eztit...
(Hergon)

Sosua...
Ez dakit baina kalendarixo sosua urtengo dala emot...
(Miren)

Interes falta
Interesa egongo balitz laister jakingo zen zergatik urtero berdina gertatzen den.
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko