| Jose Manuel Esnalen kartel batek iragarriko du berriz ere Danborrada |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |
| 2008-04-29 09:54 | |
|
Jose Manuel Esnalek egindako kartel batek iragarriko du, aurten ere,
Trinitateetako Nagusien Danborrada. Iaz ere berak irabazi zuen kartela
aukeratzeko lehiaketa. Guztira 13 kartel aurkeztu dira lehiaketara.
Danborradako kartela aukeratzeko lehiaketaren hirugarren edizioa izan da aurtengoa. Iaz (2007an) ere Jose Manuel Esnalek irabazi zuen eta lehenengo urtean Nestor Perez eibartarraren lan batek. Irabazleak 300 euro poltsikoratu ditu.
Epaimahaia: Jesus Mari Sarasuak, Iñaki Raigosok, Nerea Aranburuk e Iñigo Cearsolok osatu dute. |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



























