Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Terrorismoaren biktima izan diren elgoibartarrei omenaldia egin zieten
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Gure amaren etxea


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Agur eta ohore


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Barren astekaria

Gida komertziala

Terrorismoaren biktima izan diren elgoibartarrei omenaldia egin zieten PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-04-28 11:48
Klik haundi ikusteko
Ezkerretik hasita: Rosita Herrero, Mari Luz Rojo, Alfredo Etxeberria, Estrella Murillo, Gemma Monreal (margolaria) eta Mari Carmen Araolaza.
 
Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen Arretarako Bulegoak antolatu zuen ekitaldian ETAk hildako sei herritar omendu zituzten. Rosita Herrerok (Angel Berazadiren familiaren izenean), Mari Luz Rojok (Patxi Zabaletaren alarguna), Estrella Murillok (Jose Expositoren alarguna) eta Mari Carmen Araolazak (Jaime Arreseren alarguna) une hunkigarriak bizi izan zituzten.
 
 

Udaletxe aurrean hasi zen omenaldia. Haritz Euskal Dantzari Taldeko dantzariek eta Udal txistulariek biktimen senideei ohorezko aurreskua dantzatu zieten.

Ondoren, Usuako parkera (Giza Eskubideen parkea) joan ziren omenaldian parte hartu zuten ia 500 lagunak; biktimen senideak eta Alfredo Etxeberria alkatea buru zirela.

Han minutu bateko isilunea egin zen eta bertan landatutako Gernikako arbolaren muskilaren oinetan loreak jarri zituzten Mari Carmen Araolazak eta alkateak.
Klik haundi ikusteko
Omenduen senideak (eserita) jendez gainezka zegoen Pleno aretoan.
Horren ondoren, Udaleko Pleno aretora igo ziren parte hartzaile guztiak. Alkateak biktimak gogoratzen zituen idatzia irakurri eta gero, Gemma Monreal margolari elgoibartarrak biktimen omenez egindako koadro bat zintzilikatu zuten bertan. Koadro hori, udaletxeko sarreran egongo da aurrerantzean. Hain zuzen, koadro horren tamaina txikiko erreplika bana eman zien Etxeberriak biktimen senideei oroigarri moduan.

Mari Luz Rojo, Patxi Zabaletaren alarguna, emozioari eutsi ezinik egon zen ekitaldi guztian zehar. Amaieran, “ekitaldi oso polita” izan zela azaldu zuen, baina omenaldiak barruak dantzan jarri zizkiola ere aitortu zuen, ”1988ko ekainaren 6an bizitakoak berriz gogora ekarri dizkit, telebistaz atentaturen baten berri ematen duten aldioro moduan” gaineratu zuen.
Azken egunetan Patxi Zabaleta eta gainerako omenduen aurka herriko kaleetan agertu diren kartelei jaramonik egin gabe, esker oneko berbak izan zituen Mari Luz Rojok Elgoibarko herriarentzat. “Beti sentitu dut jendearen babesa duela 20 urte ETAk senarra erail zuenetik, Ni eta nire semeak maite gaituztela erakutsi izan didate eta baita Patxi bera ere. Nik badakit nolakoa zen eta ezagutzen zutenek ere bai. Berdin zait lau katuk esaten dutena. Niretzako ez dira inor, ez dira existitzen ” esan zuen.
 
Mari Carmen Araolaza, Jaime Arreseren alarguna, ere emozionatuta azaldu zen eta horrenbeste urteren ondoren elgoibartarrek eskainitako babesa eskertu zuen honek ere. Jaime bere semeak azaldu zuenez, horrelako ekintzak egitearen aldekoa da. “Horrelakoetan ohikoa den moduan berandu” izan bada ere. “Egoera nazkagarri batean gaude, baina gaurkoa moduko ekintzak  historiarako gordeta geratzen dira eta datozen belaunaldiek zer gertatu den jakiteko aukera izango dute” azaldu zuen.
 
  Lotura duten albisteak:
 
Argazkiak:
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


zaldunan akatsa
zaldiak aurreko frogetan ia minutu bateko aldea ateratzen zion motorrari, beraz argi dago....
(Gaueko)

redios!!!
redios!!! hamaika ikusteko jayuak gaituk! gauza ra...
(ilargi)

Lotsagarria
Bai, neu ere konforme nago aurreko biekin. Zertara...
(Migel A.)

Lotsagarria
Urtero igual!!!Noski, kaltea eragien dutenak eztit...
(Hergon)

Sosua...
Ez dakit baina kalendarixo sosua urtengo dala emot...
(Miren)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 18 bisitari