| Ardoa, Trinitatetako nagusien danborradako gai nagusia |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-04-25 13:54 | ||
|
Marinelen munduko ikono eta gaiekin apaindu zuten iaz Trinitate
jaietako nagusien danborrada, eta aurten, ardoaren bueltan antolatuko
dute: Ardoa izango da danborradako ardatz.
Hala, danborrada egunean (maiatzak 17) Arabar Errioxako ardo dastatze jardunaldia antolatu dute. Ardoa protagonista Ardoaren inguruan antolatu dute aurtengo danborrada, baina Danborradaren Batzordeko antolatzaileek nahiago dute, ohitura dutenez, prestatu dituzten berrikuntza eta ezustekoak isilpean gorde. Aurreratu duten bakarra, danborrada egunean (maiatzak 17), eguerdian (11:00etatik 15:00etara inguruan) giroan murgiltzeko Arabar Errioxako ardoaren dastatzea egingo dela da. Arabar Errioxako ardo dastatzea Herriko hiru txokotan: Kultur Etxe inguruan, Plaza Handian eta Leku-Eder parkean jarriko dituzte Arabar Errioxako ardoa dastatzeko guneak, hilaren 17an.
Guztira 14 ardandegitako ardoak dastatzeko aukera izango da; 13 Arabar Errioxakoak eta bakarra Goi-Errioxakoa. Danborradaren Batzordeko kideek azaldu dutenez, tiketak eta kopak salgai jarriko dituzte. Urteko ardoa, erreserbak eta erreserba handiak dastatu ahal izango dira.
∞ Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



























