|
Jose Antonio Alonso, PSOEren Kongresuko bozeramaileak Elgoibarko Herriko Etxea bisitatuko du domekan |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2008-04-25 10:09 |
|
PSOEren kongresuko bozeramaile berriak, -aurreko legegintzaldian
Defentsa ministro izan zen-, Elgoibarko PSE-EEren egoitza bisitatuko
du domeka honetan (apirilak 27). ETAk Herriko Etxearen aurka egindako atentatua gaitzestea, eta
herriko afiliatu, militante eta kargu publiko sozialistei bere babesa
eta elkartasuna adieraztea da bisitaren helburu nagusia.
Eguerdiko 12:00etan ETAk bonba jarri zuen Elgoibarko PSE-EEren egoitza bisitatuko du Jose Antonio Alonsok. Egoitzak jasan dituen kalteak eta herriko alderdikideekin egon ostean, PSOEren Kongresuko bozeramaileak, komunikabideen aurrean berba egingo du.
Alonso ez da bakarrik etorriko, PSE-EEko hainbat kargu izango ditu alboan.
- Jesus Eguiguren, PSE-EE (PSOE) alderdiko presidentea.
- Miguel Buen, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia eta ahalduna.
- Iñaki Arriola, Gipuzkoako PSE-EEko idazkariorde nagusia eta Eibarko alkatea.
- Ovidio Campello, PSE-EEko bozeramailea Elgoibarko Udalean eta Elgoibarko PSE-EEko idazkari nagusia.
- Herriko PSE-EEko zinegotziak.
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |