| Iribar mitikoa bakarrik dauka aurretik Etxeberriak |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||||||||||||||||||||||||
| 2008-04-24 14:05 | ||||||||||||||||||||||||
|
Athleticekin liga partida gehien jokatu duen bigarren futbolaria da
Joseba Etxeberria, 413 partidurekin. Txetxu Rojo berdindu ondoren, Jose
Angel Iribar “El Txopo” atezain mitikoa bakarrik dauka aurretik.
Zarauztarrak 466 alditan jantzi zuen elastiko zuri-gorria.
2009-2010 denboraldi amaieran erretiratzeko asmoa duela aitortu du
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan; klubera iritsi (1995) eta 15
urte beteko direnean.
Joan zen domekan San Mamesen Valentziaren aurka jokatu zuen partidua Espainiako ligan jokatzen duen 413. izan zen Joseba Etxeberria elgoibartarrentzat. Partida borobila egin zuen, gainera, aurrelari beteranoak, eta hiru gol paserekin bere taldearen garaipenean lagundu zuen.
• 13. denboraldia Athleticen
1995eko udan joan zen Etxeberria Athleticera, talde bilbotarrak Realari 550 milioi pezeta ordaindu eta gero. Azken 13 denboraldietan errendimendu paregabea eman du elgoibartarrak, eta lortu dituen zenbakiek, Athleticek 110 urteko historiako jolakari onenen pare jarri dute.
Klub honetan legenda izan diren jokalarien zenbakien pare egoteko lesio larririk ez eduki izana eta pasa diren entrenatzaile guztiek berarengan izan duten konfiantza funtsezkoa izan dela uste du Etxebek. “Ohore bat da niretzat Athletic moduko talde historiko batean erreferente izan diren jokalariekin batera aipatua izatea, sinestezina da” esan du.
• 2009-2010 denboraldian erretiratu nahi du
2009ko ekainean amaitzen da Etxeberriak Athleticekin sinatuta daukan kontratua, baina urtebetez luzatu nahi du aurrelariak eta horrela bere ametsa bete, 15 urte eta gero txuri-gorriekin erretiratzea. Kontratua urtebetez luzatzeko arazorik ez dela egongo uste du: “minutu batzuetako kontua izango dela ziur naiz”. Athleticekin partida gehien jokatu dituzten jokalarien zerrenda:
|
||||||||||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























