Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Dantza barra kalera aterako du Triskak zapatuan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-04-24 09:33
Klik haundi ikusteko
 
Nazioarteko Dantza Eguna (apirilak 29) dela eta, Triska Dantza taldeak Plaza Handian egingo den dantza barra bat antolatu du zapaturako (apirilak 26). Barra honen helburua, dantzariek egunero egiten duten prestakuntza kaleratzea eta erakustea da.
 

Klik haundi ikusteko
Ekintza honetan Triska dantzari taldeko 180 dantzarik hartuko dute parte: Deba, Mendaro eta Eibartik etorritakoak eta Elgoibar bertako ikasleak.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta 30 minutuko iraupena izango du.
Munduko beste toki askotan egiten den moduan, egun honetarako idazten den gutuna irakurriko da; oraingoan Gladis Faith Aghulas koreografa hegoafrikarrak idatzitakoa.


Hona hemen, Gladis Faith Aghulak idatzitako gutuna:
Dantzaren espirituak ez du kolorerik, ez du itxura mugaturik ezta tailurik ere, bai ordea gure barnean dugun batasuna, indarra eta edertasunaren ahalmena.

Dantzan egiten duen arima bakoitzak, zahar zein gazte, edo minusbaliotasun batekin bizi denarenak ere, ideiak sortu eta gure bizitza aldatzen duten arte mugimenduetan eraldatzeko gaitasuna du.

Dantza, ezinezkoa posible dela islatzen duen ispilu bat da ezinezkoa mundu guztiak ukitu dezan, sentitu dezan, entzun eta nabaritu dezan.

Gure bihotzen eta arimen doinuak gure erritmoa dira, gizaki bakoitzaren mugimenduek gizadiaren historia ezagutzera ematen dute; mugimendua, giza espirituak askatasun osoa besarkatu dezakeen elementua da.

Zerbait zoragarria gertatzen da gure eskuek ukitzen duten bakoitzean. Arimak gogoratzen duena gorputzak mugimenduaren bidez adierazten du. Dantza guztiok eskura dugun sendagarria da; zu nire begiak, ni aldiz zure hankak. Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu! Dantzarekiko duzuen grina elkar sendatzeko erabili ezazue! Bateratu zuen dantza komunitatea, eta garrantzitsuena, izan zaitezte ahal duzuen beste onenak.

Dantzaren indar eta espirituaren bidez bateratuta irauteko gai gara!
 
Gladis Faith Aghula.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Elkarrizketak


Baltzola anaiak

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Mi monstruo y yo
Uztaila 25, 2008 (22:30)

Las hermanas Bolena
Uztaila 26, 2008 (22:30)

Llamada perdida
Uztaila 30, 2008 (22:30)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari