| Atxutxiamaikako kamisetak Saharan |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-04-23 10:59 | ||
|
Desertuko gorriari kolore berdea eman diote Atxutxiko eta GAZ-Tko
kamisetek aurtengo Aste Santuan. Amagoia Zubizarreta eta Manex San
Martin, Debako familia batekin batera, Tinduf-eko kanpamenduan egon
dira (Aaiun probintziako Dora herrian) eta 70 kamiseta eraman zituzten
bertako haurren artean banatzeko. Gainera, kamisetak ez ezik,
Atxutxiamaikak batutako jostailuak ere eraman eta banatu dituzte.
Jakin dugunez, Debako familia hau 13 aldiz joan da Saharako herri honetara azken 8 urteotan, eta, besteak beste, medikamentuak eramaten dituzte herriko anbulatoriora. Esperientzia polita eta sakona dela aitortu digute Amagoiak eta Manexek, batzuetan gogorra bada ere, eta Elgoibarko familiak animatu nahi dituzte Saharako haurrak hona ekartzera uda pasatzera.
∞ Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























