Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Kontzentrazio bi egin dira PSE-EEren Herriko Etxearen aurka ETAk egindako atentatua gaitzesteko
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Kontzentrazio bi egin dira PSE-EEren Herriko Etxearen aurka ETAk egindako atentatua gaitzesteko PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-04-21 12:23
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

        Kontzentrazio bi egin ziren atzo (apirilak 21) ETAk domekan PSE-EEren egoitzaren aurka egindako atentatua gaitzesteko. Eguerdian udaletxe aurrean bildu ziren eta arratsaldean (19:00) ETAren lehergailuak eztanda egin zuen Herriko Etxearen aurrean. Bietan, PSE-EEko hainbat kide eta Gipuzkoako politikari ezagunak izan ziren. (bideoak dauzka)
 
    Kontzentrazioa udaletxe aurrean 
Herritar mordoa, 150 lagun inguru, batu da gaur (apirilak 21) eguerdian ETAk atzo (apirilak 20) alderdi sozialistaren Herriko Etxearen aurka egindako atentatua gaitzesteko. Udaletxe aurrean, euripean, egin dute 15 minutuko kontzentrazio ixila.
Herriko alkate, Alfredo Etxeberria, Ovidio Campello PSE-EEko bozeramailea Elgoibarren, eta Udaleko zinegotziez gain, alderdi sozialistako agintariak eta probintziako beste hainbat agintari eta politikari izan dira kontzentrazioan: Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia; Rafaela Romero, Batzar Nagusietako lehendakaria; Alberto Buen senataria, Jose Antonio Perez Gabarain, Andoiango alkatea; Manuel Huertas, diputatu ohia; Elvira Cortajarena eta Ernesto Gasco agintari sozialistak; Antton Karrera, Gipuzkoako EBko Koordinatzaile Nagusia; Iñigo Arcauz, PPko batzarkidea eta Elgoibarko PPko zinegotzi ohia, besteak beste.
  BIDEOA
 
Argazkiak:
Klik haundi ikusteko
Euripean egin dute kontzentrazioa 150 lagun inguruk.
Klik haundi ikusteko
Txaloekin amaitu dute 15 minutuko kontzentrazio ixila.
 
    Kontzentrazioa PSE-EEren egoitza aurrean 
Goizean egin den kontzentrazioan baino dexente jende gehiago, 500 bat lagun inguru, bildu da Urasandin, PSE-EE alderdiaren Herriko Etxearen aurrean egin den eguneko bigarren kontzentrazioan. Hemen ere, isiltasunanean egin dute protesta ETAren indarkeriaren aurka; 15 minutuz, eta inolako pankartarik gabe. PSEko ordezkari asko hurbildu dira Urasandi auzora: Patxi Lopez alderdiko idazkari nagusia, Jesus Egiguren PSEko presidentea edo Miguel Buen Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia.
Joseba Egibar GBBko presidenteak, Regina Otaola Lizartzako alkateak, Nuria Lopez de Guereñu Garraio sailburuak, Paulino Luesma Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak eta Aintzane Ezenarro, Aralarreko kideak ere bat egin dute kontzentrazioarekin.
Argazkiak:
Klik haundi ikusteko
Kontzentrazioa PSE-EEren egoitzaren aurrean.
Klik haundi ikusteko
Ovidio Campello, Fernando Suarez, Patxi Lopez eta Miguel Buen Urasandiko Herriko Etxean ETAk egindako kalteak ikusten.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
500 bat lagun inguru elkartu dira Urasandin.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Patxi Lopez, Jesus Eguiguren, Miguel Fernandez, Miguel Buen eta Ovidio Campello.
Klik haundi ikusteko
Bittori Zabala, Iñigo Arcauz, Jon Zubiaurre, Unai Zulaika, Izaskun Soraluze eta Javier Nuñez.
Klik haundi ikusteko
Patxi Lopez eta Jesusu Eguiguren eta atzean Joseba Egibar.
Klik haundi ikusteko
Aintzane Ezenarro.
 
  BIDEOA:
Bideo honetan ordezkari politiko eta herritarren iritzi eta balorazioak bildu ditugu.
  • Miguel Fernandez (PSE-EEko zinegotzia), Ovidio Campello (PSE-EE zinegotzia), Alfredo Etxeberria alkatea, Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua, Unai Zulaika (EB-Berdeak alderdiko zinegotzia), Jon Peli Uriguen (EAko zinegotzia), Javier Nuñez (PPko zinegotzia) eta zenbait herritar

Rafaela Romerok (PSE-EE), kontzentrazioaren ostean, udaletxeko arkupeetan prentsari eginiko adierazpenetan jendeak bere alderdiarekiko erakutsitako elkartasuna eskertu nahi izan du, baina aldi berean, berba gogorrak izan ditu “hilketen aurrean ixilik” geratzen direnen aurka. “Auzokoari bonbak jarri eta ixilik geratzen direnek ez daukate ez etika, ez moralik, ezta zuzentasun demokratikorik ere” esan du Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak. Terroristak eta horiek babesten edo txalotzen dituztenei, berriz, “gu asasinatzen, mehatxatzen edo iraintzen  bagaituzte ere duintasun demokratikoak bere horretan jarraituko du” esan die. Horrelakoak “lehenbailehen desagertzea” desio duela gaineratu du.

ELGOIBARKO UDALEKO BOZERAMAILEEN BATZORDEKO ERABAKIA
Elgoibarko Udalak aho batez onartu du gaur goizean Herriko Etxearen aurka ETAk atzo egindako atentatua. EAJko (7), PSE-EEko (4), EAko (3), EB-Aralarreko (2) eta PPko (1) ordezkariek onartutako agiriak honakoa dio:
Sozialisten egoitzak jasan duen bonba bidezko azken atentatua dela-eta, Udalak eta herritarrek argi daukate ez dutela ETAren aurrean atzera pausurik emango. Euskalerria beldurtzeko  biolentzia erabiltzen dutenek  aurrean izango gaituzte politika eginez eta gure herritarren eguneroko arazoak konpontzeko ideiak eta irtenbideak emanez.

Bakegintzan aurrera jarraitzeko, eta gure herriaren gehiengoak indarkeriari uko egiten diola  jakinik, honako ebazpen hau onartzen dugu:

Udalerri honetako Sozialisten egoitzaren aurka egindako  atentatuta, gogor salatzea.
Atentatu honen ondorioak zeharka jasan dituzten Urasandi auzoko (Elgoibar) auzokideenganako elkartasuna adieraztea.
Gure babesa eta  afektua eman nahi diegu sozialista guztiei, batez ere, Elgoibarko PSE-EEko zinegotziei, afiliatuei eta militanteei. ETAk Alderdi Sozialista izutzeko egin duen saiakera erabat onartezina eta jasanezina da.
Herritarrei, elkarrizketaren bidez, bakea eta elkarbizitza lortzeko ahalegin guztia egingo dugula adieraztea. Euskalerriaren eskubideak babestea da ETAri eman diezaiokegun erantzunik onena; izan ere, herriak bakean bizi nahi duela aldarrikatzen baitu, bonbarik eta tirorik gabe.
Indarkeriari aurre egin diezaiola eskatzen diogu Ezker Abertzaleari, eta ETAren loturetatik aska dadila, elkar bizitza berreskuratu eta bakea lortzea gero eta hurbilago izan dezagun.
Elgoibartarrei antolatutako  mobilizazioetan parte har dezaten dei egitea: gaur, astelehena, eguerdiko hamabietan Udaletxeko plazan; eta arratsaldeko zazpietan, sozialisten egoitzaren aurrean, Kalamua kalean.
 

 

 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

SOZILISTAK.....
Telletxea 2008-04-21 21:48:57
........ beste kontzentrazio batzutara joan beharko lukete, Ovidiok dioenez, Ezker Abertzaleak udaletxean leku bat izan beharko luke, baina hau aldarrikatzen den kontzentrazioetara ez da sekula agertu. 
 
HIPOKRESIA!!!!
¿Que hora es?, “txorradas” digo!!!
Guteneo 2008-04-22 12:12:35
Ez naiz geixegi luzatuko. Beste barik, komentario hau Tokio kanpo daola, sin mas. Ovidio, beste gauza askon artian, herritarra eta gure bizilaguna ere bada, eta horregaitxik bakarrik errespetua merezi dau. 
 
Ovidio ez zan jungo kontzentrazio oietara ezta gazte topagunera ere, baina herri politika eitxen dau, eta ez dou nazio politikakin nahastu bihar, gutxiau, beraien sedian bonba bat ipini dabenian, eta edozein elgoibartarri tokau al jakonian bertatik pasatzia, geixau zapatu gau baten! Zu juten zera Psoen mitin eta aktuetara ala? 
 
Amaitzeko, que no es el tema, benetan, vale ya, bonba bat ipini dabe, errespetau jendia holako momentuetan. 
 
Eskerrik asko, eta ia noiz amaitzen dian era guztietako jarduera terroristak, bi aldeetatik. Benetan, nahikua da.
Ez det esngo merezi dutenik...
Telletxea 2008-04-22 20:36:45
.... ez dutenik merezi ere ez.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 17 bisitari