| Kontzentrazio bi egin dira PSE-EEren Herriko Etxearen aurka ETAk egindako atentatua gaitzesteko |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |||||||||||||
| 2008-04-21 12:23 | |||||||||||||
|
Kontzentrazio bi egin ziren atzo (apirilak 21) ETAk domekan PSE-EEren egoitzaren aurka egindako atentatua gaitzesteko. Eguerdian udaletxe aurrean bildu ziren eta arratsaldean (19:00) ETAren lehergailuak eztanda egin zuen Herriko Etxearen aurrean. Bietan, PSE-EEko hainbat kide eta Gipuzkoako politikari ezagunak izan ziren. (bideoak dauzka)
• Kontzentrazioa udaletxe aurrean
Herritar mordoa, 150 lagun inguru, batu da gaur (apirilak 21) eguerdian ETAk atzo (apirilak 20) alderdi
sozialistaren Herriko Etxearen aurka egindako atentatua gaitzesteko. Udaletxe aurrean, euripean, egin dute 15 minutuko kontzentrazio ixila.
Herriko alkate, Alfredo Etxeberria, Ovidio Campello PSE-EEko bozeramailea Elgoibarren, eta
Udaleko zinegotziez gain, alderdi sozialistako agintariak eta probintziako beste
hainbat agintari eta politikari izan dira kontzentrazioan: Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu
Nagusia; Rafaela Romero, Batzar Nagusietako lehendakaria; Alberto Buen
senataria, Jose Antonio Perez Gabarain, Andoiango alkatea; Manuel Huertas,
diputatu ohia; Elvira Cortajarena eta Ernesto Gasco agintari sozialistak; Antton
Karrera, Gipuzkoako EBko Koordinatzaile Nagusia; Iñigo Arcauz, PPko batzarkidea eta Elgoibarko PPko zinegotzi
ohia, besteak beste.
♦ BIDEOA
Argazkiak:
• Kontzentrazioa PSE-EEren egoitza aurrean
Goizean egin den kontzentrazioan baino dexente jende gehiago, 500 bat lagun inguru, bildu da Urasandin, PSE-EE alderdiaren Herriko Etxearen aurrean egin den eguneko bigarren kontzentrazioan. Hemen ere, isiltasunanean egin dute protesta ETAren indarkeriaren aurka; 15 minutuz, eta inolako pankartarik gabe. PSEko ordezkari asko hurbildu dira Urasandi auzora: Patxi Lopez alderdiko idazkari nagusia, Jesus Egiguren PSEko presidentea edo Miguel Buen Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia.
Joseba Egibar GBBko presidenteak, Regina Otaola Lizartzako alkateak, Nuria Lopez de Guereñu Garraio sailburuak, Paulino Luesma Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak eta Aintzane Ezenarro, Aralarreko kideak ere bat egin dute kontzentrazioarekin.
Argazkiak:
♦ BIDEOA:
Bideo honetan ordezkari politiko eta herritarren iritzi eta balorazioak bildu ditugu.
Rafaela Romerok (PSE-EE), kontzentrazioaren ostean, udaletxeko arkupeetan prentsari eginiko adierazpenetan jendeak bere alderdiarekiko erakutsitako elkartasuna eskertu nahi izan du, baina aldi berean, berba gogorrak izan ditu “hilketen aurrean ixilik” geratzen direnen aurka. “Auzokoari bonbak jarri eta ixilik geratzen direnek ez daukate ez etika, ez moralik, ezta zuzentasun demokratikorik ere” esan du Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak. Terroristak eta horiek babesten edo txalotzen dituztenei, berriz, “gu asasinatzen, mehatxatzen edo iraintzen bagaituzte ere duintasun demokratikoak bere horretan jarraituko du” esan die. Horrelakoak “lehenbailehen desagertzea” desio duela gaineratu du.
• ELGOIBARKO UDALEKO BOZERAMAILEEN BATZORDEKO ERABAKIA
Elgoibarko Udalak aho batez onartu du gaur goizean Herriko Etxearen aurka ETAk atzo egindako atentatua. EAJko (7), PSE-EEko (4), EAko (3), EB-Aralarreko (2) eta PPko (1) ordezkariek onartutako agiriak honakoa dio:
Sozialisten egoitzak jasan duen bonba bidezko azken atentatua
dela-eta, Udalak eta herritarrek argi daukate ez dutela ETAren aurrean
atzera pausurik emango. Euskalerria beldurtzeko biolentzia erabiltzen
dutenek aurrean izango gaituzte politika eginez eta gure herritarren
eguneroko arazoak konpontzeko ideiak eta irtenbideak emanez.
Bakegintzan aurrera jarraitzeko, eta gure herriaren gehiengoak indarkeriari uko egiten diola jakinik, honako ebazpen hau onartzen dugu: Udalerri honetako Sozialisten egoitzaren aurka egindako atentatuta, gogor salatzea. Atentatu honen ondorioak zeharka jasan dituzten Urasandi auzoko (Elgoibar) auzokideenganako elkartasuna adieraztea. Gure babesa eta afektua eman nahi diegu sozialista guztiei, batez ere, Elgoibarko PSE-EEko zinegotziei, afiliatuei eta militanteei. ETAk Alderdi Sozialista izutzeko egin duen saiakera erabat onartezina eta jasanezina da. Herritarrei, elkarrizketaren bidez, bakea eta elkarbizitza lortzeko ahalegin guztia egingo dugula adieraztea. Euskalerriaren eskubideak babestea da ETAri eman diezaiokegun erantzunik onena; izan ere, herriak bakean bizi nahi duela aldarrikatzen baitu, bonbarik eta tirorik gabe. Indarkeriari aurre egin diezaiola eskatzen diogu Ezker Abertzaleari, eta ETAren loturetatik aska dadila, elkar bizitza berreskuratu eta bakea lortzea gero eta hurbilago izan dezagun. Elgoibartarrei antolatutako mobilizazioetan parte har dezaten dei egitea: gaur, astelehena, eguerdiko hamabietan Udaletxeko plazan; eta arratsaldeko zazpietan, sozialisten egoitzaren aurrean, Kalamua kalean.
|
|||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|










































