Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
ETAk bonba lehertarazi du PSE-EEren egoitzan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2008-04-20 09:54
Klik haundi ikusteko
Azken Ordua: Elgoibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeko PSE-EE alderdiaren egoitzak jasandako atentatua gaitzesteko hartu duen erabakia jakitera eman du.
(Jarraian, domeka goizeko kronika) ETAren izenean berba egiten zuen pertsona batek goizeko 2:30ean (zapatua eta domeka arteko goizaldean) deitu du DYAra PSE-EEren egoitzako bonbaren abisua emateko. 3:20rako zegoen programatuta lehergailua eta puntu-puntuan egin du eztanda. Ez da zauritu fisikorik egon, baina kalte material handiak eragin ditu egoitzan bertan eta inguruko etxebizitza eta autoetan.
  • Alfredo Etxeberria alkateak atentatua gaitzesteko bi kontzentrazio deitu ditu gaurko (apirilak 21).
      • Lehenengo kontzentrazioa 12:00etan udaletxe aurrean.
      • Bigarren kontzentrazioa 19:00etan atentatua izan den tokian.
 
 
Urasandi auzoko bizilagunek ez dute gau lasaia pasatu. Goizeko 3:00ak aldera Ertzantzaren megafoniak esnatu ditu, leihoak ireki eta pertsianak jaisteko esanez. Leihoetatik urruntzeko abisua ematen zuten behin eta berriz, PSE-EEko egoitzan bonba bat zegoelako. Kale guztia itxi egin dute, eta bizilagunei leihoetara  ez gerturatzeko  esaten zieten.
 
Klik haundi ikusteko
Argazkia: Fernando Gomez, El Correo.
 
Goizeko 2:32an eman dute bonba abisua ETAren izenean Urasandiko telefono kabinatik eta 3:20an puntuan egin du eztanda. PSE-EEko egoitzako atean zegoen kokatuta bonba, eta Ertzantzak jakinarazi duenez, hiru kilo lehergailu inguru izango zituen. Zorionez, ez da zauritu fisikorik egon, baina bonbak kalte material dezente eragin ditu: PSE-EEren egoitza berritzen ari ziren eta erabat txikituta geratu da, pareko etxebizitzetan zenbait leiho eta pertsiana puskatu dira eta inguruan aparkatuta zeuden auto batzuk ere kristalik gabe gelditu dira.
Kaltetuek jarraitu beharreko prozedura
Etxeetan kalteak jasan dituzten 25-30 bizilagunekin banan bana jarriko da harrmeanetan Udala, kalteordainak-eta bideratzeko. Kaltetu ziren autoak zortzi dira.
Urasandiko auzotarren esperientzia 
Hiru eraso urtebetean
Elgoibarko PSE-EEko egoitzak hiru eraso jasan ditu urtebeteko epean, azkena joan zen abenduan; eta apur bat gehiago atzera egiten badugu, bi urte eta erdian sei eraso izan dituela esan digute, baina horrelakorik bat ere ez.
Ertzainak goizaldeko 6:00ak ingurura arte lanean jarraitu dute, bigarren bonba bat egon zitekeelakoan, baina ez da horrelakorik gertatu.
Etxeetan kalteak jasan dituzten 25-30 bizilagunekin banan bana jarriko da harrmeanetan Udala, kalteordainak-eta bideratzeko. Kalte ziren autoak zortzi dira.

Politikari ugari gerturatu da

Klik haundi ikusteko
Miguel Buen PSE-EEko idazkari nagusia eta Iņigo Urkullu EBBko presidentea kalteak ikusten. Argazkia: EFE
Ez zen domeka goizetako ohiko irudia gaur Urasandin aurkitu duguna. Udaletxeko politikari asko gerturatu dira Urasandira PSE-EEko zinegotziei euren babesa ematera. Alfredo Etxeberria (Elgoibarko alkatea), Markel Olano (Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua), Jon Peli Uriguen (EAko zinegotzia), Unai Zulaika (Ezker Batuako zinegotzia) eta beste herritar asko gerturatu dira Urasandira. Politikariekin berba egin dugu, eta denek esan dute "hau ez dela ezer konpontzeko bidea". Ovidio Campello eta Miguel Hernandez PSE-EEko zinegotziak oso minduta zeuden, baina aurrera egingo dutela ziurtatu dute. Zenbait auzotarrekin ere egin dugu berba, eta "beldurra" pasatu dutela aitortu dute.
Deklarazio hauek guztiak bideoan jaso ditugu. Prest dauzkagunean igoko ditugu web gunera.
  BIDEOA:
Miguel Fernandez (PSE-EEko zinegotzia), Ovidio Campello (PSE-EE zinegotzia), Alfredo Etxeberria alkatea, Markel Olano, Gipzukoako Foru Aldundiko diputatua, Unai Zulaika (EB-Berdeak alderdiko zinegotzia), Jon Peli Uriguen (EAko zinegotzia), Javier Nuñez (PPko zinegotzia) eta zenbait herritarren balorazio eta iritziak

Kontzentrazioak eta Bozeramaileen Batzordea
Astelehenean (apirilak 21) kontzentrazioa egingo da Plaza Handian 12:00etan eta iluntzeko 19:00etan PSE-EEko egoitzaren aurrean. Bestalde, alkateak Bozeramaileen Batzordea biltzea erabaki du eta aho batez erabaki dute ETAren atentaua gaiteztea.
 
Jaurlaritzako Barne sailburuak adierazi duenez, sozialisten egoitzen kontrako atentatuak egiten ari diren ETAko kideen eta horien egituraren inguruan badakite "zerbait".
    Lotura duten albisteak:
    ARGAZKIAK
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Argazkia: EFE.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Argazkia: EFE.
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Vicky Cristina Barcelona
Azaroa 22, 2008 (22:15)

Kontzertua
Azaroa 23, 2008 (12:30)

Vicky Cristina Barcelona
Azaroa 23, 2008 (19:00)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari