Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Euskara arrow Euskara plan bat bertatik bertara ezagutzeko ekitaldia Danobaten
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Euskara plan bat bertatik bertara ezagutzeko ekitaldia Danobaten PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-11-07 10:33
Klik haundi ikusteko
Debabarreneko lan munduan euskara sustatzeko Ardatza proiektuaren baitan, antolatu dute bailarako udalek “Ateak zabalik” ekitaldia. Proiektuan parte hartzen ari diren enpresei eta erakundeei euskara plan bat bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzea zen helburu nagusia. Danobaten egin dute, bertako euskara plana ezagutzeko.

 

• Zer da Ardatza programa? (klikatu hemen)   

 

Klik haundi ikusteko
Bisita gidatua fabrikara Debabarreneko Ardatza proiektuaren aurkezpen laburra egin eta gero, Danobateko euskara planaren ezaugarri nagusien azalpena egin dute bertako euskara arduradunek. Ondoren, euskara planaren eragina zuzenean ikusteko asmoz, fabrikara egin duten bisitan, enpresako hainbat zonalde pasa dituzte

 

Gonbidatuak
Udaletako alkateak eta batzordeburuak, Jarraipen Batzordeko kideak, Udaletako Euskara Teknikariak, euskara planari ekingo dioten enpresetako ordezkariak eta euskara planari ekiteko interesa azaldu duten enpresetako ordezkariak bertaratu dira Danobat. Koop. Enpresara gaur goizean (9:00etatik 11:00etara bitartean).

Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Eta zer egiten dute euskararen alde enpr
Lillo 2006-11-09 22:57:55
Pentsatzen dut bilerak euskaraz egiten ahaleginduko direla eta enpresako dokumentu idatziak euskaraz jartzen ibiliko direla. Hori oso ondo dago. Baina tornuan edo fresadoran lan egiten duen makinistak ez dut uste CNC programa euskaraz erabiltzeko aukerarik edukiko duenik, ezta? Eta hori ere eskaini beharko zaio langile euskaldunari bere lana euskaraz lan egin ahal izateko, ezta? Noizko horrelakoak...? Posible al da gaur egun Txinatik datorren makina bat euskaraz lanean jartzea?
Bai, badaude makinak
Imanol 2006-11-10 09:47:53
Bai, badaude euskaraz lan egitteko aukera ematen deben makiņak. IMHk antolatutako 30+10 Mintegian egon nitzan eta horrelako pare bat ikusten egon giņan. Hori bai, ez dakit tornua edo fresadoria zan (ez dittut bereizten!). Akaso nik baiņo gehixao dakixen batek eman beharko dittu azalpen hobiak.
Tornu eta fresen interfaza euskaraz erre
Edurne 2006-11-10 17:00:08
Egun errealitate bat da CNC programa euskaraz erabiltzeko aukera, IMHko 11 makinen CNCak (tornuak eta fresatzeko makinak) euskaraz daude eta beste 5 hizkuntzatan. Imanolek dion bezala urriaren 26an egin zen 30+10 mintegian (www.imh.es webgunean ikus daitezke mintegiko hitzaldien bideoak) Elay enpresak aurkeztu zuen nola lortu atzerritik datozen makinen interfazak euskaraz izatea.
Lillo 2006-11-12 23:01:25
Interesgarria. Hori aurrerapauso galanta da. Eskerrik asko informaziogatik!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari