| Apraizko depuradora amaitzeko lanen atzerapenaz argibideak eskatu ditu PSE-EEK |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-04-18 07:20 | ||
|
Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide den Felix Asensiok (PSE-EE) Apraizko
depuradora amaitzeko lanak atzeratu izanaren arrazoiak zein diren
eta obra guztiak izan duen kostua argitzeko eskaera egin du. Horiek azaldu eta arrazoitzeko Garapen Iraunkorreko Foru Diputatuaren agerraldia eskatu du Asensiok.
Prentsari zabaldutako agiri batean azaldutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzak eginiko egitura hidraulikoa da Apraizko depuradora edo haraztegia, zeina 2007tik martxan edo funtzionamenduan dagoen.
Aurrez ere azpiegitura honen inguruko informazioa eskatu zutela jakinarazi dute alberdi sozialistako iturriek, “jaso genuen erantzuna, lanak oraindik amaitzeke zeudela izan zen". Horixe da, hain zuzen, Garapen Iraunkorreko Departamenduko Foru Diputatuaren agerraldia eskatzeko arrazoi nagusia, "lanak amaitzeko epean nolatan egon den 16 hilabeteko atzerapena argitzeko, besteak beste”.
∞ Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























