Anbulategitik Txarridunako errotondara bitartera doan Bernardo Ezenarro kale zatia autoentzako itxita aurkitu dute herritarrek gaur goizean. San Frantzisko kalean dagoen garabi bat desmuntatzen ari direnez, lanak amaitu bitartean egongo da itxita aipaturiko kale zatia.
Kamioi garabi erraldoi bat ari da obretan zama handiak jaso eta besoen bidez alde batetik bestera eramateko erabiltzen den makina edo garabi finkoa desmuntatzeko lanetan.
Dirudienez, garabia muntatzeko ez zuten arazorik izan, baina San Frantzisko kalearen estutasunaren ondorioz, eta, betiere, herritarren segurtasuna bermatzeko, Bernardo Ezenarro kalean jarri behar izan dute kamioi garabia.
Halere, kamioitik urrun geratzen da eraiki berri duten etxea eta beso oso luzea duen garabia ekarri behar izan dute, irudietan ikus dezakezuen moduan.
Beheko hau da desmuntatzen ari diren obretako garabia.

|
Andaluziako kale bat al da? Iturri 2006-11-07 10:36:22 Bernardo Ezenarro Andaluziako kale bat al da? Batere lotsarik gabe "Calle cortada" jarri dute. "Moztuta" ni geratu naiz hori ikusi dudanean! Igual Elebidera deitzen badut aldatuko dute? Lotsa pixka bat, mesedez! | 2006-11-07 16:04:23 "Calle" eta "cortada", "K"z idaztea besterik ez zen falta egunkarietan azaltzeko. Mesedez, nora begira gaude? | Roca roja Ion 2006-11-08 14:48:37 Ieup. "Calle Cortada" hori irakurtzean "Roca roja" etorri zait burura. Ez daukate zerikusirik, hitz jokoa besterik ez. Askok ez duzue jakingo zertaz ari naizen, beste batzuek bai. Zaharren gauzak... | Zer da Calle Roja? Maya 2006-11-09 21:44:22 Ni behintzat "Roca Roja" hori zer dan jakiteko gogoarekin laga nau Ionek. oso istorio luzea ez bada behintzat, esplitatu egin beharko zenigukela uste dut. Sareko erleoi ezti potoa usainarazi diguzu eta orain jakinmina ase beharko zeniguke. Zer ote da Calle Roja....? | Zuzenketa Ni berriz 2006-11-09 21:48:29 jajajaaaaa hitz joko bat den dudarik ez dago. Neu ere erratu egin naiz. Roca Roja beharrean Calle roja idatzi dut... jaja.... | Porlanak jango gaittu...! Lillo 2006-11-09 22:34:51 Politikarixak etxiak egin eta etxiak egin dabiz intentzio guztixakin. Elgoibarren, Mutrikun eta Kontxintxinan, danian berdin. Eraiki, eraiki eta eraiki... Porlana, hormigoia eta asfaltua... Kale-ezkiņa guztixak daude obriak harrapauta, danian hautsa eta kristua. Zona berde zipitzik ez da iņun ikusten... Mendixak galdu bihar jakuz kanterak zulatzian puruz, eta animalixak ezin dittue lau pauso egin errepiderik zapaldu be. Aurreko baten Pello Zabalaren hitzaldi baten egon nitzan eta harek aittatu zaban martxa honetan altuenez 40-50 bat urte iraungo dabala gure planetiak. Klima-aldaketia nabarixa da eta aldaketa latzak datoz. Espezie guztixak hiltzen dihardugu. BERRIAn irakurri naban itsasuari 50 urteko bizitza eman ziuela adittuak. Eta hori danari esaten diogu AU-RRE-RA-PE-NA. Jun bai, baguaz, baiņa nora? Politikarixak 4 urteko epiari begitzen diue, klaro. Baten batek begittuko al dio 40 urte barru datorrenari...! | Ion 2006-11-13 13:31:40 Tira ba. "Roca roja" horixe bera zan, orain dela urte batzuk konportatik aurrera eginda errekara bajatuta harrizko hondartza moduko batean harri handi bat zegoen, gorrixka xamarra. Hondartza moduko horrek harriaren izena haru zuen. Bainatu eta dena egiten ginen... eta erreka ez pentsa oso garbia zetorrenik. Erreka beste aldean koba moduko bat ere nabaritzen zen, eta barruan sorginik ere bazegoela zihur-zihur genekien. | Noizko kontuak, JOn? Mai 2006-11-13 13:52:27 Noizko kontuak dira horiek, JOn? 60ko hamarkadan bainatzen al zineten? Gogoratzen al duzu noiz hartu zenuten azken bainua? Kuriosidadea daukat, eta estimatuko nizuke datu hau emango bazenit. Eskerrik asko! | Errekan bainuak Ion 2006-11-14 15:28:26 Ba bai, 60ko edo 70eko hamarkadan bainatzen ginan errekan. Esan bezala, ez det uste oso osasuntsua zenik oitura hau. Azken bainua ez det gogoratzen. Ondo segi. | Eskerrik asko Mai 2006-11-14 16:55:33 Eskerrik asko, JOn. Ia urte gutxi barru zuek umetan bizi izandako haura berriz ikusteko moduan izaten geran. Danon onerak izango da. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |