| Etxeko dantzariak jaun eta jabe Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-04-15 10:21 | ||
|
Maria Ferreirok eta Andrea Arregik, bakoitzak bere adin-mailan, irabazi
zuten Herriko Antzokian jokatu zen Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa.
Aitor Asenjok, berriz, bigarren postua lortu zuen 11 eta 15 urtekoen
mailan.
Dantzari elgoibartarren nagusitasuna erabatekoa izan zen. Sailkapenek ez dute zalantzarako lekurik lagatzen.
• Hona hemen emaitzak: Apirilak 12, zapatua (11-15 urte bitarteko mutilak):
Apirilak 12, zapatua (11-15 urte bitarteko neskak): 1. Maria Ferreiro (Elgoibar) 2. Ane Espilla (Elgoibar) 3. Arantxa Ferreiro (Elgoibar) 7. Nerea Badiola (Elgoibar) 8. Nerea Perez ( Elgoibar) 9. Iraitz Gonzalez (Elgoibar) 10. Leire Melgosa (Elgoibar) 12. Nora Bastida (Elgoibar)
Apirilak 13, domekia (7-11 urte bitarteko mutilak): Sail honetan ez dago elgoibartarrik.
• Valladoliden eskainiko du dantza saioa Haritzek Datorren asteburuan, apirilaren 19an eta 20an Haritz Euskal Dantzari Taldeak Valladolidera egingo du bidaia. Bertara joateko gonbita, bertako "Gure Txoko" Euskal Etxeak egin die. Bigarren aldia da jada Valladolidera bidaia egiten dutela, eta oraingoan ere, gustuko ikuskizuna izatea espero dute. Euskal Etxeko abesbatzarekin batera eskainiko dute dantza saioa bertako kiroldegian, datorren zapatuan (apirilak 19) 20:30etatik aurrera.
Gipuzkoako dantzak eskainiko dituzte; Ereserkia, Kontrapas, Jaunaren aurreko ezpata-dantza, Uztai Haundiena, Buruzagia, Brokel makilena jokoa, Zinta dantza, Uztai txikiena, Dantza soltea eta kalejira batean emango diote amaiera ekitaldiari.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
































